Bilera egin dute gaur eguerdian Nafarroako Jauregian
Maria Chivite Nafarroako Lehendakariak Luis Planas Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura ministroa hartu du gaur eguerdian Nafarroako Jauregian. Bilera horretan, besteak beste, joan den abenduan Foru Komunitatean izan ziren uholdeak eta nekazaritzako elikagaien sektorearen etorkizuneko EEBEPEa izan dituzte hizpide. Biak bat etorri dira Nafarroako nekazaritzako elikagaien sektorearen indartzean eta Foru Komunitatearen garapenari begira duen garrantzian.