REACT-EU: 1.800 milioi euro enplegua, osasuna eta gizarte-inklusioa sustatzeko Espainian

2022-12-23T08:45:59+01:00

Espainiak 1 800 milioi euro gehiago jasoko ditu REACT-UEren esparruan, enplegua, osasun-laguntza eta gizarte-inklusioa sustatzeko. Funtsek enpleguari eusten lagunduko dute, lanaldi murriztuko neurrien bidez, eta langileei eta enplegu-eskatzaileei ekonomia digital eta ekologikoago baterako beharrezkoak diren kualifikazioak eskuratzen lagunduko diete. Funtsek osasun-sektorea ere indartuko dute, eta Espainiak pandemiaren ondoren behar duen susperraldi ekonomikoa bultzatuko dute. Gehiago

REACT-EU: 1.800 milioi euro enplegua, osasuna eta gizarte-inklusioa sustatzeko Espainian2022-12-23T08:45:59+01:00

EBren energia-plataforma: Energia ministroek proposamen juridikoa onartu ondoren gasa batera erosteko lanek aurrera egin dute

2022-12-23T08:45:09+01:00

Europako Batzordeak gaur industriako goi-mailako mahai-inguru baterako deia egin du, EBko Energiaren Plataformaren lanari laguntzeko, hartara 2023an hastekoa den gasaren erosketa bateratuan aurrera egiteko. Gaurko bilera atzo hartutako erabakiaren ondoren etorri da; izan ere, EBko Energia Ministroek atzo onetsi zuten Batzordearen erregelamendu-proposamena. Erregelamendu horren helburua da elkartasuna hobetzea, horretarako gasaren erosketak hobeki koordinatuz, mugaz gaindiko

EBren energia-plataforma: Energia ministroek proposamen juridikoa onartu ondoren gasa batera erosteko lanek aurrera egin dute2022-12-23T08:45:09+01:00

REPowerEU: industria-aliantza berria EBko eguzki-energia eta energia-segurtasuna bultzatzeko

2022-12-22T11:58:19+01:00

Batzordeak, industria-agenteekin, ikerkuntza-institutuekin, elkarteekin eta gai honetan interesa duten aldeekin batera, Eguzki-industria Fotovoltaikoaren Europako Aliantza abian jarri du. Aliantzak hornidura-arriskua murrizten lagunduko du horniduren dibertsifikazioa bermatuta, askotariko inportazioak eginda eta EBn eguzki-energia fotovoltaiko berritzaileagoaren eta jasangarriagoaren fabrikazioa handituta. Batzordeak eta Aliantzaren sinatzaileek, baterako aitorpen batean, 2023rako berehalako lehentasunak ezarri dituzte. Fabrikazio nazionalaren ahalmena bultzatzea, EBk

REPowerEU: industria-aliantza berria EBko eguzki-energia eta energia-segurtasuna bultzatzeko2022-12-22T11:58:19+01:00

Green Deal-a: EBk bateria jasangarriago eta zirkularragoen gaineko lege berri bat onartu du, EBn trantsizio energetikoari eta industria lehiakorrari laguntzeko

2022-12-22T11:57:17+01:00

Batzordeak atseginez hartu du Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren artean lortu den behin-behineko akordio politikoa, EBn merkaturatuko diren bateria guztiak jasangarriagoak, zirkularragoak eta seguruagoak izan daitezen. Akordioaren oinarria Batzordeak 2020ko abenduan egin zuen proposamena da, eta bateria mota ororekin zerikusia duten alderdi sozialak, ekonomikoak eta ingurumenekoak hartu ditu kontuan. Lege berria funtsezko lorpena da Europako Itun

Green Deal-a: EBk bateria jasangarriago eta zirkularragoen gaineko lege berri bat onartu du, EBn trantsizio energetikoari eta industria lehiakorrari laguntzeko2022-12-22T11:57:17+01:00

Kontseiluak 18.000 milioi euroko laguntza onartu du Ukrainarako

2022-12-22T11:56:21+01:00

Kontseiluak legegintza-pakete bati buruzko akordioa lortu du, EBk 18.000 milioi euroko dirulaguntza eman diezaion Ukrainari 2023an zehar. Proposamena gaur onartu du Kontseiluak prozedura idatziaren bitartez eta Europako Parlamentuan aurkeztuko da hurrengo astean onar dadinetz. "Ukrainak EBren laguntza izanen du. Ukrainari laguntzen segituko dugu, baita diruz ere, beharrezkoa denean. Gaur hartu dugun erabakiak esan nahi du

Kontseiluak 18.000 milioi euroko laguntza onartu du Ukrainarako2022-12-22T11:56:21+01:00

REPowerEU: Kontseiluak energia berriztagarrietarako baimenak azkarrago ematea erabaki du

2022-12-21T13:39:40+01:00

Kontseiluak akordio bat lortu du (orientazio orokorra) energia berriztagarriei buruzko zuzentarauaren aldaketa espezifikoei buruz, REPowerEU planaren esparruan proposatuak. Estatu kideek energia berriztagarrietarako «sarbide-eremuak» diseinatuko dituzte, ingurumen-arrisku txikiagoa duten eremuetan baimen-prozesu laburtuak eta sinplifikatuak erabiliz. Kontseiluak berretsi egin du 2030ean Batasunaren azken kontsumo gordinean iturri berriztagarrietatik sortutako energia-kuota gutxienez % 40koa izateko helburua, 2022ko ekainean onetsitako

REPowerEU: Kontseiluak energia berriztagarrietarako baimenak azkarrago ematea erabaki du2022-12-21T13:39:40+01:00

Gizakien salerosketa: Batzordeak arau zorrotzagoak proposatu ditu gorantz doan delitu horren aurka borrokatzeko

2022-12-21T13:39:05+01:00

Batzordeak gaur proposatu du gizakien salerosketa prebenitzen eta borrokatzen duten arauak indartzea. Urtero, 7.000 lagun baino gehiago izaten dira gizakien salerosketaren biktima EBn. Pentsatzekoa da kopuru hori askoz handiagoa dela, biktima asko oraindik ez baitira detektatzen. Gizakien salerosketaren urteko kostua 2 700 milioi eurokoa da EBn. Biktima gehienak emakumeak eta neskak dira, baina gizonezko biktimen

Gizakien salerosketa: Batzordeak arau zorrotzagoak proposatu ditu gorantz doan delitu horren aurka borrokatzeko2022-12-21T13:39:05+01:00

Energia: Europarrek etengabe babesten dute EBk krisi energetikoari ematen dion erantzuna

2022-12-21T13:38:34+01:00

Ostiralean argitaratutako Eurobarometroaren inkesta berri batek erakusten duenez, EBk energia-krisiari aurre egiteko egin berri dituen ekintzen alde daude EBko herritar gehienak. Zehazki, EBko hamar herritarretatik zortzi baino gehiago (% 82) ados daude EBk errusiar erregai fosilekiko mendekotasuna murrizteko neurriak hartzen jarraitu behar duela esatean. Inkestatutako pertsonen gehiengo handi batek (% 83) uste du Errusiak Ukrainaren

Energia: Europarrek etengabe babesten dute EBk krisi energetikoari ematen dion erantzuna2022-12-21T13:38:34+01:00

186 milioi euro EBko nekazaritzako elikagai jasangarriak eta kalitate handikoak sustatzeko

2022-12-21T13:37:58+01:00

Europako Batzordeak 185,9 milioi euro esleituko ditu 2023an, EBn eta mundu osoan nekazaritzako elikagai jasangarriak eta kalitate handikoak sustatzeko jarduerak finantzatzeko. Batzordeak 2023ko sustapen-politikaren lan-programa onetsi zuen ostiralean; Europako Batzordearen 2019-2024ko lehentasun politikoak lortzen lagunduko du, bereziki  «Baserritik mahaira» estrategia. Espero da 2023an hautatutako sustapen-proiektuek nabarmendu eta lagundu eginen dituztela honelako helburuak betetzen dituzten produktuak:

186 milioi euro EBko nekazaritzako elikagai jasangarriak eta kalitate handikoak sustatzeko2022-12-21T13:37:58+01:00

Ukraina: EBk bederatzigarren zehapen-sorta onetsi du Errusiaren aurka

2022-12-21T13:36:32+01:00

Kontseiluak Errusiaren aurkako zehapen gogorren bederatzigarren sorta onetsi du, Ukrainaren aurkako erasoagatik, eta Batzordeak erabakia txalotu du. Errusia Ukrainaren aurkako legez kanpoko gerran egiten ari den etengabeko gorakadaren ondorio dira zehapen horiek; zehazki, Errusia nahita ari da zibilei eta azpiegitura zibilei erasotzen, negu hasieran herrialdea geldiarazteko ahaleginean. Ostiralean onetsitako sortaz gain, Europar Batasunak erabat debekatu

Ukraina: EBk bederatzigarren zehapen-sorta onetsi du Errusiaren aurka2022-12-21T13:36:32+01:00
Go to Top