Europako Batzordeak 185,9 milioi euro esleituko ditu 2023an, EBn eta mundu osoan nekazaritzako elikagai jasangarriak eta kalitate handikoak sustatzeko jarduerak finantzatzeko. Batzordeak 2023ko sustapen-politikaren lan-programa onetsi zuen ostiralean; Europako Batzordearen 2019-2024ko lehentasun politikoak lortzen lagunduko du, bereziki  «Baserritik mahaira» estrategia.

Espero da 2023an hautatutako sustapen-proiektuek nabarmendu eta lagundu eginen dituztela honelako helburuak betetzen dituzten produktuak: EBko nekazaritza jasangarria izatea, animalien ongizatea gero eta handiagoa izatea eta fruta eta barazki freskoen kontsumoa, bai eta dieta jasangarri eta osasungarriena ere, sustatzea.

Gehiago irakurri