Batzordeak gaur proposatu du gizakien salerosketa prebenitzen eta borrokatzen duten arauak indartzea. Urtero, 7.000 lagun baino gehiago izaten dira gizakien salerosketaren biktima EBn. Pentsatzekoa da kopuru hori askoz handiagoa dela, biktima asko oraindik ez baitira detektatzen. Gizakien salerosketaren urteko kostua 2 700 milioi eurokoa da EBn. Biktima gehienak emakumeak eta neskak dira, baina gizonezko biktimen proportzioa ere gorantz doa, batez ere lan-esplotaziorako.
Esplotazio-moduek bilakaera izan dute azken urteotan, eta delitua gero eta gehiago ari da dimentsio digitala hartzen. Horrek eskatzen du EBn neurri berriak hartzea; izan ere, trafikatzaileek baliabide digitalen aukerak baliatzen dituzte biktimak errekrutatzeko, kontrolatzeko, garraiatzeko eta esplotatzeko, bai eta irabaziak helarazteko eta EBko eta EBtik kanpoko erabiltzaileengana iristeko ere.