Kontseiluak legegintza-pakete bati buruzko akordioa lortu du, EBk 18.000 milioi euroko dirulaguntza eman diezaion Ukrainari 2023an zehar. Proposamena gaur onartu du Kontseiluak prozedura idatziaren bitartez eta Europako Parlamentuan aurkeztuko da hurrengo astean onar dadinetz.
“Ukrainak EBren laguntza izanen du. Ukrainari laguntzen segituko dugu, baita diruz ere, beharrezkoa denean. Gaur hartu dugun erabakiak esan nahi du Ukrainak EBren finantza-laguntza erregularra izaten segituko duela 2023ra arte.” Zbyněk Stanjura, Txekiako Ogasuneko ministroa
Paketearekin konponbide estrukturala eman nahi da, Ukraina 2023an diruz laguntzeko. 2023an, Ukrainari maileguan 18.000 milioi euro emanen zaizkio, eta maileguek 10 urteko gabealdia izanen dute. Estatu kideek interesen kosturik gehienak esleitutako kanpoko dirusarreren bitartez hartuko dituzte beren gain. Mailegu horren bermeak EBko aurrekontutik edo estatu kideek jarritakotik aterako dira.