Gaitasunen Europako urtea: kualifikazioak hobetzeko ibilbideen ebaluazio paketea onartu da

2023-08-08T07:45:27+01:00

Kualifikazioak hobetzeko ibilbideei buruz Kontseiluak emandako Gomendioaren xedea da arrisku horri erantzutea eta kualifikazio maila baxuagoa duten helduei ezagutzak eta gaitasunak eskaintzea, aukerak ematea oinarrizko kualifikazioak garatzeko eta/edo kualifikazio gehiago lortzeko, hain zuzen ere gizartean eta lan-merkatuan parte-hartze aktiboa izan dezaten. Gehiago irakurri  

Gaitasunen Europako urtea: kualifikazioak hobetzeko ibilbideen ebaluazio paketea onartu da2023-08-08T07:45:27+01:00

Batzordearen txosten batek adierazten du oraindik ere eskulan kualifikatuaren eskasia dagoela, eta balizko irtenbideak proposatzen ditu

2023-08-08T07:44:55+01:00

Europako enpleguari eta bilakaera sozialari buruzko batzordearen 2023ko txostenak jasotzen duenez, oraindik ere talde jakin batzuek ordezkaritza txikia dute lan-merkatuan, hala nola emakumeek edo desgaitasuna duten pertsonek. Gazteen langabezia % 16,7tik (2021) % 14,5era jaitsi zen (2022), baina oraindik ere erronka garrantzitsua da. Gainera, enpresek aurre egin behar diote eskulanaren eskasiari, eta beharrezkoa da bai

Batzordearen txosten batek adierazten du oraindik ere eskulan kualifikatuaren eskasia dagoela, eta balizko irtenbideak proposatzen ditu2023-08-08T07:44:55+01:00

Europako Batzordea adituen bila dabil, Europako Bauhaus Berriari buruzko etorkizuneko misio baten gainean aholkatzeko

2023-08-08T07:44:23+01:00

Kontsulta talde horren (Misio Kontseilua) zeregin nagusia izanen da Batzordea orientatzea etorkizunean garatu nahi den Europako Bauhaus Misio Berriari buruz, Batzordeak 2023ko uztailaren 19an proposatu baitzuen. Orientazio lan horretan sartuko dira proposatutako misioaren diseinuari buruzko ideiak, zehaztuko dira helburuak eta adierazle aproposak, eta epe egokiak ezarriko dira. Gainera, Misio Kontseiluak aholkuak emanen ditu misioaren helburuak

Europako Batzordea adituen bila dabil, Europako Bauhaus Berriari buruzko etorkizuneko misio baten gainean aholkatzeko2023-08-08T07:44:23+01:00

Bridge europar ekimenaren energia adimenduneko I+b proiektuei buruzko txosten berria

2023-08-08T07:43:42+01:00

Ekimen honen helburua da erakustaldiak egiteko proiektuetan dauden zeharkako arazoen ikuspegi egituratua eskaintzea, berrikuntzarako oztopo izan baitaitezke. Eguneratutako txosten berri honetan zehazki deskribatzen dira EBak  Horizonte 2020 eta Horizonte Europa programen bitartez 2015-2023 aldian honako arlo hauetan finantzatutako proiektuak: sare adimendunak, energia biltegiratzea, islak eta digitalizazioa. Gehiago irakurri    

Bridge europar ekimenaren energia adimenduneko I+b proiektuei buruzko txosten berria2023-08-08T07:43:42+01:00

Espainiera, eleaniztasuna sustatzen duen EBko 24 hizkuntza ofizialetariko bat

2023-08-08T07:43:17+01:00

Cervantes Institutuaren datuen arabera, espainiera da Europar Batasunean gehien erabiltzen den laugarren hizkuntza; hiztun natiboen % 8k erabiltzen du, alemanieraren (% 20), frantsesaren (% 15) eta italieraren (% 13) atzetik. Europako erakundeek herritarren eleaniztasuna sustatzen eta babesten dute: edozeinek erabil dezake 24 hizkuntza ofizialetako bat haiekin komunikatzeko, eta erakundeek hizkuntza berean erantzun behar dute. Gehiago

Espainiera, eleaniztasuna sustatzen duen EBko 24 hizkuntza ofizialetariko bat2023-08-08T07:43:17+01:00

Erasmus+ programa: 159 proiektu hautatu dira, mundu osoan goi-mailako irakaskuntza modernizatzeko

2023-08-08T07:42:45+01:00

Proiektu guzti horien helburu nagusiak dira nazioarteko lankidetza bultzatzea goi-mailako irakaskuntzan, hezkuntza sistemak hobetzea eta hazkundea eta oparotasuna sustatzea mundu osoan. Aurten hautatutako proiektuen bidez, EBko eta mundu osoko ia 130 herrialdetako goi-mailako hezkuntzako 2500 alderdi interesatu lankidetzan arituko dira goi-mailako hezkuntza modernizatzeko eta nazioartera zabaltzeko. Gehiago irakurri

Erasmus+ programa: 159 proiektu hautatu dira, mundu osoan goi-mailako irakaskuntza modernizatzeko2023-08-08T07:42:45+01:00

Akitania Berriko, Euskadiko eta Nafarroako bio-osasunari buruzko zortzigarren topaketak

2023-08-04T08:13:45+01:00

Aurten ere, Akitania Berriko (Frantzia), Euskadiko eta Nafarroako bio-osasunaren sektoreko enpresak bio-osasunari buruzko zortzigarren topaketetan bilduko dira. Aurtengoak urriaren 16an eta 17an izanen dira, Nafarroako Medikuen Elkargo Ofizialean (Iruña). Topaketen xedea da bio-osasunaren sektorea Euroeskualdean bultzatzea eta, orobat, mugaz gaindiko lankidetza sustatzea hiru lurraldeetako osasun-arloko erakunde publiko eta pribatuetako ikertzaileen eta industriaren artean. Jardunaldietan osasunaren

Akitania Berriko, Euskadiko eta Nafarroako bio-osasunari buruzko zortzigarren topaketak2023-08-04T08:13:45+01:00

EBko Kontseiluaren bilera informala Espainiaren Lehendakaritzan Kontsumo jasangarria eta kontsumitzaileen eskubideak lehentasun

2023-08-03T07:48:25+01:00

Estatu kideetako kontsumo-ordezkariak Bilbon bildu dira 2020-2025 Kontsumitzailearen Agenda Berriaren garapena aztertzeko eta trantsizio ekologikoaren eta kontsumo jasangarriaren aldeko jarduera-ildoak partekatzeko. Europako Batzordeak 2020ko azaroaren 13an agenda onetsi zuenetik, ezusteko zenbait gertaera etorri dira, hala nola COVID-19ak eragindako pandemia eta Ukrainako gerra. Kontsumitzailearen Agenda Berriko ekintza guztiak modu eraginkorrean ezartzen jarraitzea da Espainiaren Lehendakaritzak kontsumoaren

EBko Kontseiluaren bilera informala Espainiaren Lehendakaritzan Kontsumo jasangarria eta kontsumitzaileen eskubideak lehentasun2023-08-03T07:48:25+01:00

Batzordeak Jasangarritasunari buruzko Europako Informazio Arauak onartu ditu

2023-08-03T07:47:52+01:00

Batzordeak jasangarritasunaren gaineko txostenak egiteko Europako Arauak onartu ditu, enpresek erabil ditzaten baldin eta jasangarritasunaren gaineko txostenak egin beharrari buruzko Zuzentarauaren mende badaude. Hala, EBn beste urrats bat eman da ekonomia jasangarrirako bidean Arauek ingurumeneko, gizarteko eta gobernantzako gai guztiak jorratzen dituzte, klima-aldaketa, biodibertsitatea eta giza eskubideak barne. Bestetik, argibideak ematen dituzte enpresa inbertitzaileek uler

Batzordeak Jasangarritasunari buruzko Europako Informazio Arauak onartu ditu2023-08-03T07:47:52+01:00

EB eta Filipinak merkataritza askeko hitzarmen bat aztertzen hasi dira

2023-08-03T07:47:19+01:00

EBk eta Filipinek iragarri dute merkataritza askeko hitzarmen bat (FTA, ingelesezko siglen arabera) negoziatzen hastekoak direla berriz: handinahia, modernoa eta orekatua izanen litzateke eta jasangarritasuna jarriko luke erdigunean. Laster, EBk eta Filipinek aldebiko "irismen-prozesu" bat hasiko dute, etorkizuneko FTA horri buruzko adostasunen norainokoa aztertzearren. Prozesua arrakastaz bukatzen bada, eta estatu kideei kontsulta egin ondoren, EB

EB eta Filipinak merkataritza askeko hitzarmen bat aztertzen hasi dira2023-08-03T07:47:19+01:00
Go to Top