Aurten ere, Akitania Berriko (Frantzia), Euskadiko eta Nafarroako bio-osasunaren sektoreko enpresak bio-osasunari buruzko zortzigarren topaketetan bilduko dira. Aurtengoak urriaren 16an eta 17an izanen dira, Nafarroako Medikuen Elkargo Ofizialean (Iruña).

Topaketen xedea da bio-osasunaren sektorea Euroeskualdean bultzatzea eta, orobat, mugaz gaindiko lankidetza sustatzea hiru lurraldeetako osasun-arloko erakunde publiko eta pribatuetako ikertzaileen eta industriaren artean.

Jardunaldietan osasunaren sektoreko joera eta berritasun nagusiei buruzko hitzaldi eta solasaldiak egonen dira, baita networkinga eta B2B ekitaldiak ere, besteak beste.

Informazioa eta izena ematea