Estatu kideetako kontsumo-ordezkariak Bilbon bildu dira 2020-2025 Kontsumitzailearen Agenda Berriaren garapena aztertzeko eta trantsizio ekologikoaren eta kontsumo jasangarriaren aldeko jarduera-ildoak partekatzeko.

Europako Batzordeak 2020ko azaroaren 13an agenda onetsi zuenetik, ezusteko zenbait gertaera etorri dira, hala nola COVID-19ak eragindako pandemia eta Ukrainako gerra. Kontsumitzailearen Agenda Berriko ekintza guztiak modu eraginkorrean ezartzen jarraitzea da Espainiaren Lehendakaritzak kontsumoaren arloan duen helburua. Hartara, lankidetza estuan dihardu Europako Batzordearekin eta estatu kideetako kontsumo-agintaritzekin.

Gehiago irakurri