Batzordeak jasangarritasunaren gaineko txostenak egiteko Europako Arauak onartu ditu, enpresek erabil ditzaten baldin eta jasangarritasunaren gaineko txostenak egin beharrari buruzko Zuzentarauaren mende badaude. Hala, EBn beste urrats bat eman da ekonomia jasangarrirako bidean
Arauek ingurumeneko, gizarteko eta gobernantzako gai guztiak jorratzen dituzte, klima-aldaketa, biodibertsitatea eta giza eskubideak barne. Bestetik, argibideak ematen dituzte enpresa inbertitzaileek uler dezaten zer eragin duten inbertitzen duten enpresen jasangarritasunean.