EBk eta Filipinek iragarri dute merkataritza askeko hitzarmen bat (FTA, ingelesezko siglen arabera) negoziatzen hastekoak direla berriz: handinahia, modernoa eta orekatua izanen litzateke eta jasangarritasuna jarriko luke erdigunean.
Laster, EBk eta Filipinek aldebiko “irismen-prozesu” bat hasiko dute, etorkizuneko FTA horri buruzko adostasunen norainokoa aztertzearren. Prozesua arrakastaz bukatzen bada, eta estatu kideei kontsulta egin ondoren, EB eta Filipinak merkataritza askeko hitzarmena sinatzeko negoziazioei berrekiteko moduan egonen lirateke.