EBko energia-erkidegoendako leihatila bakarrak sortzeko orientabideak

2023-12-07T09:58:12+01:00

Europako Batzordearen Energia Erkidegoen Gordailuak orientazio-dokumentu bat argitaratu du, energia-erkidegoendako leihatila bakarrak sortzen laguntzeko. Setting Up Community Energy One-Stop-Shops izenburuarekin (Energia-erkidegoendako leihatila bakarrak sortzeko orientabideak) argitaraturiko agirian, zenbait orientabide ematen dira dagoeneko ezarrita dauden leihatila bakarretatik ikasteko. Horrekin batera, baliabide praktikoak jartzen ditu eskura zerbitzuak definitzeko, leihatila bakarreko proiektu bat finantzatzeko edo erabiltzailearen ibilbidea diseinatzeko.

EBko energia-erkidegoendako leihatila bakarrak sortzeko orientabideak2023-12-07T09:58:12+01:00

Hondakinak Prebenitzeko Europako Astea 2023

2023-12-07T09:57:40+01:00

Hondakinak Prebenitzeko Europako Astea nazioarteko kanpaina garrantzitsu bat da, hondakinen prebentzioa areagotzera bideratua. Urtero egiten da, azaroko aste batez, eta hartan parte hartzen dute agintari publikoek, enpresa pribatuek, ikastetxeek, gizarte zibilak eta herritarrek. Guztien artean, laguntzen dute hirietan eta eskualdeetan hondakinak murrizteko mezua zabaltzen. Hondakinak Prebenitzeko Europako Astearen 15. edizioa azaroaren 18tik 26ra izanen da

Hondakinak Prebenitzeko Europako Astea 20232023-12-07T09:57:40+01:00

Europako Batzordeak inkesta publiko bat abiarazi du Erasmus+ programen ebaluazio-prozesuari loturik: Erasmus+ 2021-2027 tarteko ebaluazioa eta Erasmus+ 2014-2020 amaierako ebaluazioa.

2023-12-07T09:56:58+01:00

Kalitatea arautzeko printzipioei jarraikiz, kontsulta 12 astez egonen da eskuragarri —abenduaren 8ra arte—, eta EBren 24 hizkuntza ofizialetan erantzuten ahal da. Inkesta horrek laguntza handia emanen dio Batzordeari herritarrek eta erakundeek Erasmus+ programaren gainean duten iritzi baliotsua biltzeko, kontuan izanik hezkuntza eta prestakuntza, gazteria eta kirola bultzatzeko Batasuneko programa nagusia dela. Esteka honetan eskuratu daiteke

Europako Batzordeak inkesta publiko bat abiarazi du Erasmus+ programen ebaluazio-prozesuari loturik: Erasmus+ 2021-2027 tarteko ebaluazioa eta Erasmus+ 2014-2020 amaierako ebaluazioa.2023-12-07T09:56:58+01:00

Europako Batzordeak 186 milioi euro inbertituko ditu 2024an, nekazaritzako elikagaiak EBn eta EBtik kanpo sustatzeko

2023-12-07T09:56:19+01:00

Europako Batzordeak 185,9 milioi euro bideratuko ditu 2024an nekazaritzako elikagai jasangarriak eta kalitate handikoak sustatzeko jarduerak EBn eta mundu zabalean finantzatzeko. Batzordeak 2024rako onetsitako sustapen-politikarekin loturik gauzaturiko lan-programaren helburua da merkatu-aukera berriak sustatzea, eta, aldi berean, kontuan izatea lehentasun politikoak, betiko merkatuetarako eta merkatu berrietarako aurreikusitako esportazioen azterketa eta alderdi interesdunen ekarpenak. EBko nekazaritza-produktuak sustatzeko

Europako Batzordeak 186 milioi euro inbertituko ditu 2024an, nekazaritzako elikagaiak EBn eta EBtik kanpo sustatzeko2023-12-07T09:56:19+01:00

Berdintasunari buruzko ministro-bilera informal bat eginen da Iruñean, EBko Kontseiluko Espainiaren presidentetzaren esparruan.

2023-12-07T09:55:42+01:00

Iruñeko Baluarte Biltzar Jauregi eta Auditoriumean izanen da bilera, azaroaren 23an eta 24an. Berdintasuneko komisario Helena Dallik ordezkatuko du Europako Batzordea bilera horretan. Carlien Scheele eta Tanja Auvinen izanen ditu solaskide —Genero Berdintasunerako Europako Institutuko zuzendaria eta presidentea, hurrenez hurren—, eta Sexu Indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zentroa bisitatuko du. Hemen kontsultatu daiteke agenda.

Berdintasunari buruzko ministro-bilera informal bat eginen da Iruñean, EBko Kontseiluko Espainiaren presidentetzaren esparruan.2023-12-07T09:55:42+01:00

Kontziliazioa: Europako Batzordeak erabaki du Europar Batasuneko Justizia Auzitegira eramatea BELGIKA, IRLANDA eta ESPAINIA, ordenamendu juridiko nazionalera erabat ez ekartzeagatik familia-bizitza eta bizitza profesionala kontziliatzeari buruzko zuzentaraua

2023-11-28T14:41:18+01:00

Europako Batzordeak Belgika, Irlanda eta Espainia EBko Justizia Auzitegira eramatea erabaki du gaur, ez baitituzte jakinarazi gurasoen eta zaintzaileen familia-bizitza eta bizitza profesionala kontziliatzeko EBren eskubideak herrialdeko ordenamendu juridikora ekartzeko neurri nazionalak [2019/158 (EB) Zuzentaraua]. Familia-bizitza eta bizitza profesionala kontziliatzeari buruzko zuzentaraua, 2019an onetsia, garrantzi biziko lege-egintza bat da, eta haren helburua da lanean ari diren

Kontziliazioa: Europako Batzordeak erabaki du Europar Batasuneko Justizia Auzitegira eramatea BELGIKA, IRLANDA eta ESPAINIA, ordenamendu juridiko nazionalera erabat ez ekartzeagatik familia-bizitza eta bizitza profesionala kontziliatzeari buruzko zuzentaraua2023-11-28T14:41:18+01:00

Europako Eskualde Ekintzailea saria: zabalik dago epea, berrikuntza eta enpresa-espiritua sustatzen duten hiri eta eskualdeetarako hautagaitzak aurkezteko

2023-11-28T14:40:29+01:00

2024ko martxoaren 20an amaituko da Enpresa txiki eta ertainen (ETE) sorrera, berrikuntza eta hazkundea sustatzeko estrategia eta esperientzia erakutsi, partekatu eta aberastu nahi dituzten Europako hiri, eskualde eta udalerriek dagoeneko aurkezten ahal dute Europako Eskualde Ekintzailea Sariaren 2025. ediziorako hautagaitza. Sari hori Europako Eskualdeetako Lantaldeak antolatua da, Europako Batzordearen DG GROWrekin lankidetzan. Doing business better in

Europako Eskualde Ekintzailea saria: zabalik dago epea, berrikuntza eta enpresa-espiritua sustatzen duten hiri eta eskualdeetarako hautagaitzak aurkezteko2023-11-28T14:40:29+01:00

POCTEFA programaren Mendebaldeko Eremu Funtzionalaren estrategiaren aurkezpena

2023-11-28T14:39:34+01:00

2023ko abenduaren 14an (osteguna), 11:00etan, POCTEFA programaren Mendebaldeko Eremu Funtzionalaren estrategia aurkeztuko dute Irungo FICOBA aretoan. Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa euroeskualdeak koordinatzen du Mendebaldeko Eremu Funtzionala garatzeko eta dinamizatzeko POCTEFAren bost eragiketa estrategikoetako bat: AFOMEF. Mendebaldeko Eremu Funtzionala Pirinioetako mendigunearen eta Bizkaiko golkoaren elkargunean dago, eta Euskadi, Nafarroa eta Akitania Berriko eskualdearen hegoaldeko eremua hartzen du, Baretous haraneraino.

POCTEFA programaren Mendebaldeko Eremu Funtzionalaren estrategiaren aurkezpena2023-11-28T14:39:34+01:00

Europar Batasuneko Kontseiluak eta Parlamentuak ingurumen-delituen aurkako legeria indartzea erabaki dute

2023-11-28T14:38:53+01:00

Europar Batasuneko Kontseiluak eta Europako Parlamentuak ingurumen-delituen ikerketa eta epaiketa hobetzeko aurre-akordioa lortu dute. Zuzentarau berriak gutxieneko arauak ezarri nahi ditu delitu penalen eta zehapenen definizioari dagokionez, ingurumena hobeki babesteko. Hala, 2008ko zuzentaraua ordeztuko du, zaharkiturik gelditu baita EBko ingurumen-zuzenbidearen bilakaera ikusita. Europar Batasuneko lege-proposamenak zehaztasun handiagoz definitzen ditu ingurumen-delituak, eta tipo berriak ere gehitzen

Europar Batasuneko Kontseiluak eta Parlamentuak ingurumen-delituen aurkako legeria indartzea erabaki dute2023-11-28T14:38:53+01:00

Industriak 12 milioi euro bideratu ditu nekazaritzako elikagaien sektorea sustatzeko inbertsioetarako, Nafarroako Estrategia Adimentsuarekin lerrokaturik

2023-11-28T14:37:27+01:00

Deialdi horrek klima-aldaketari aurre egiten, ingurumena babesten, lehiakortasunean eta landaguneei bizirik eusten lagunduko du. Nekazaritza Politika Erkide berriaren Plan Estrategikoaren esparruan, Mikel Irujo Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariak 12 milioi euroko inbertsioak egiteko laguntzak aurkeztu ditu gaur (osteguna). Laguntza horiek 2023-2027 legealdi osoan aplikatuko zaizkie nekazaritzako elikagaien industriei. Zehazki, 9.500.000 € bideratuko dira

Industriak 12 milioi euro bideratu ditu nekazaritzako elikagaien sektorea sustatzeko inbertsioetarako, Nafarroako Estrategia Adimentsuarekin lerrokaturik2023-11-28T14:37:27+01:00
Go to Top