Europako Batzordeak 185,9 milioi euro bideratuko ditu 2024an nekazaritzako elikagai jasangarriak eta kalitate handikoak sustatzeko jarduerak EBn eta mundu zabalean finantzatzeko.

Batzordeak 2024rako onetsitako sustapen-politikarekin loturik gauzaturiko lan-programaren helburua da merkatu-aukera berriak sustatzea, eta, aldi berean, kontuan izatea lehentasun politikoak, betiko merkatuetarako eta merkatu berrietarako aurreikusitako esportazioen azterketa eta alderdi interesdunen ekarpenak.

EBko nekazaritza-produktuak sustatzeko kanpainek bereziki pentsatuak izan behar dute EBko nekazariei eta elikagai-industriari, oro har, merkatu-aukera berriak zabaltzeko, bai eta sektore horretako enpresak sendotzen laguntzeko ere. Sustapen-politika horrek nekazaritza-produktuen ekoizpen eta kontsumo jasangarria areagotzen du, eta, horretaz gainera, EBko nekazaritzako elikagaien sektorearen susperraldi jasangarriari eusten dio egungo egoera ekonomiko zailean.

Irakurri gehiago