2024ko martxoaren 20an amaituko da
Enpresa txiki eta ertainen (ETE) sorrera, berrikuntza eta hazkundea sustatzeko estrategia eta esperientzia erakutsi, partekatu eta aberastu nahi dituzten Europako hiri, eskualde eta udalerriek dagoeneko aurkezten ahal dute Europako Eskualde Ekintzailea Sariaren 2025. ediziorako hautagaitza. Sari hori Europako Eskualdeetako Lantaldeak antolatua da, Europako Batzordearen DG GROWrekin lankidetzan.
Doing business better in EU regions and cities lelo orokorrarekin (Negozioak, ahal dela EBko eskualdeekin eta hiriekin), 2025eko Europako Eskualde Ekintzailea sariak enpresentzako ingurune mesedegarri bat garatzera bideratutako toki- eta eskualde-ekintzak aintzatetsiko ditu, eta, hala, indartu eginen ditu tokiko ekonomien lehiakortasuna eta epe luzerako erresistentzia Toki- eta eskualde-agintariek 2024ko martxoaren 20ra arte aurkezten ahal dituzte beren estrategiak.
ETEen Bilboko Batzarrean iragarri zuten 2025eko Europako Eskualde Ekintzailea sarietara hautagaitzak aurkezteko deialdia —Batzar hori enpresa txiki eta ertainentzako Europako ekitaldirik garrantzitsuena da, eta Europako Batzordeak eta Europar Batasuneko Kontseiluaren Espainiako Lehendakaritzak antolatu zuten—.
Gero eta kezka handiagoa dago Europak epe luzera dituen aurreikuspen ekonomikoekiko. Hori horrela, ETEei eta indar hartzen ari diren enpresa-jarduerei laguntzea da Europako Eskualdeetako Lantaldearen lehentasunetako bat. 2025eko Europako Eskualde Ekintzailea sarien bidez, Europako Eskualdeetako Lantaldeak ETEei laguntzeko neurri-sorta bat aplikatzen lagundu nahi du —berriki argitaratuak dira neurri horiek—, bai eta EBren industria- eta berrikuntza-politikarako agenda estrategikoa ere, hala tokian-tokian, nola eskualdeetan.
Europako Eskualde Ekintzailea sariak aukera ederra dira tokiko eta eskualdeko eragileek negozioak egiteko orduan dituzten oztopoak eta zamak ezabatzeko, EBko ekonomia trantsizio ekologiko eta digitalerantz zuzentzeko eta, hartara, ETEei erresistenteagoak izaten laguntzeko bizkor eraldatzen ari den panorama geopolitikoan.
Webgune honetan topa daitezke 2025eko Europako Eskualde Ekintzailea sariak eskatzeko xehetasunak eta informazioa.
Etorkizunera bideratutako enpresa-estrategia bat aplikatzeko prest dauden eskualde eta hiriek 2024ko martxoaren 20ra bitartean aurkezten ahal dituzte hautagaitzak, eer-cdr@cor.europa.eu helbidera idatzita.
Kontsultatu Nola aurkeztu eskabide elektronikoak agiria, Europako Eskualde Ekintzailea sarien deialdiari buruzko informazio zehatzagoa lortzeko.