Europar Batasuneko Kontseiluak eta Europako Parlamentuak ingurumen-delituen ikerketa eta epaiketa hobetzeko aurre-akordioa lortu dute.

Zuzentarau berriak gutxieneko arauak ezarri nahi ditu delitu penalen eta zehapenen definizioari dagokionez, ingurumena hobeki babesteko. Hala, 2008ko zuzentaraua ordeztuko du, zaharkiturik gelditu baita EBko ingurumen-zuzenbidearen bilakaera ikusita.

Europar Batasuneko lege-proposamenak zehaztasun handiagoz definitzen ditu ingurumen-delituak, eta tipo berriak ere gehitzen ditu. Halaber, harmonizatu egiten du EBko estatu kide guztietan pertsona fisikoentzako zehapen-maila, bai eta pertsona juridikoei ezarritakoa ere, lehen aldiz.

Neurri hori onetsiz gero, bikoiztu eginen da EBko zuzenbide penaleko ingurumen-delituen kopurua: bederatzi izatetik hemezortzi izatera, alegia. Hala, barnean hartuko ditu egur-trafikoa —baso-soiltzearen arrazoi nagusietako bat, munduko zenbait lekutan—, itsasontzietako osagai kutsatzaileak legez kanpo birziklatzea eta produktu kimikoei buruzko legeriaren arau-hauste larriak.

Kontseiluak eta Europako Parlamentuak berretsi behar dute akordioa, formalki onetsi aurretik, eta, aurreko guztiaz gainera, gogortu eginen ditu orain arteko zigorrak.

Informazio gehiago Kontseiluaren webgunean.