Batzordeak sentsibilizazio ekintza batzuk abiarazi ditu Europako hauteskundeen bezperan, desinformazioaren arriskuei, informazioaren manipulazioari eta atzerriko esku-hartzeari buruz.
Ikus-entzunezko komunikazio zerbitzuak arautzen dituzten Europako erakundeen taldearekin batera (ERGA), zeinak ikus-entzunezko zerbitzuak arautzen dituzten 27 erakunde nazional independenteak biltzen baititu, komunikazio kanpaina bateratu bat jarri du abian, lotutako arriskuen berri emateko herritarrei, pentsamendu kritikoa sustatzeko, eta desinformazioa detektatzeko eta horri aurre egiteko aholku praktikoak emateko. Kanpainaren bideoa estatu kide guztietan emanen da, eta EBko 24 hizkuntza ofizialetan egonen da eskuragarri, ekainaren hasierara arte.
Batzordeak, halaber, irakasleentzako eta hezitzaileentzako aholku praktikoen tresna multzo berri bat argitaratu du, ikasleei eta gazteei desinformazioa eta informazioaren manipulazioa azaltzen laguntzeko, aholku praktikoak barne, eta desinformazio eta manipulazio horiei aurre egiteko baliabideak emateko.
Gainera, webgune berri batek sarbide bakarra eskainiko du komunikazio estrategikoari eta desinformazioaren aurkako borrokari buruzko informazio eta baliabide erabilgarri guztietarako.