Parlamentuak Europako arau berriak onetsi zituen asteartean, bidaiarien babesa eta informazioa indartzeko, bidaiatu bitartean gorabeherarik izanez gero
europedirectnavarra@navarra.es2026-11-05T16:58:20+01:00Erregelamenduak bidaiarien eskubideen babesa indartuko du, edozein izanik ere erabilitako garraio mota. Aldeko 652 boto, aurkako 2 boto eta 8 abstentzio jaso zituen. Onetsitako testuak argitzen du diru-itzulketei buruzko zer arau aplikatu behar diren, bitartekari baten bidez (bidaia-agentziak edo Internet bidezko erreserba-plataformak) erositako hegaldiak ezeztatuz gero. Bidaiariek zenbateko osoa jasotzeko eskubidea izanen dute, bitartekaritza-gastuak barne,