Europako Batzordeak estrategia berri bat aurkeztu du Artikorako, aurre egiteko klima-aldaketari, tentsio geopolitikoei, lehia estrategikoari, jarduera militarrari eta itsas ibilbide berriei.

Artikoa azkar ari da aldatzen. Artikoko egoera ekonomikoa eta segurtasunekoa birdefinitzen ari da, klima-aldaketaren, tentsio geopolitikoen, lehia estrategikoaren, jarduera militarraren eta itsas ibilbide berrien ondorioz. Batzordeak estrategia berria aurkeztu du Artikorako: kooperazio-esparru berri bat, lankidetzan aritzeko Batasunaren balio berak dituzten iparraldeko herrialde mugakideekin, lehentasunen erdigunetzat hartuta pertsonak, segurtasuna, klima eta oparotasuna.

Estrategiak lau lehentasun ditu:

  1. Artikoan segurtasuna eta erresilientzia indartzea, prestakuntza hobetzeko, azpiegitura kritikoak babesteko eta Europak Artikoko baldintzetan jarduteko duen gaitasuna sendotzeko. Lan horretan, itsas segurtasuneko zentro berri batek emanen du laguntza.
  2. Klima-aldaketa azkarrari erantzutea, klimari buruzko ikerketa indartuta eta erantzun eraginkorrak babestuta.
  3. Artikoa ekonomiarako segurua izan dadin bermatzea, EBko ikerketa polarreko zentro berriaren bidez, eta Koordinazio Polarraren Europako Bulegoa indartuta.
  4. Aukerak sortzea Artikoko pertsonentzat, tokiko gobernuei laguntza emanda erronka komunei aurre egiteko.

EB Artikoaren parte da, EBko milioi erdi biztanle baino gehiago bizi baitira han, Danimarkan, Finlandian eta Suedian. Eskualde hori munduko batezbestekoa baino ia lau aldiz azkarrago ari da berotzen, eta horrek eragina du ekosistemetan, eta bizibideak eta komunitateak aldatzen ari dira.

Estrategia honen neurri zehatzen bidez, EBk egonkortasuna sustatu nahi du Artikoan, etorkizuneko ikuspegiarekin, bazkide eta komunitate artikoekin lankidetza estuan.

Informazio gehiago