Europako Batzordeak zerga-arloa errazteko neurri-sorta bat onartu du. Helburua da EBko arau fiskalak arrazionalizatzea eta enpresei zama administratiboa murriztea. Neurri-sorta horrek bi proposamen biltzen ditu: fiskalitateari buruzko “omnibus” neurri-sorta eta lankidetza administratiboari buruzko zuzentarau bateratua. Neurri horiek, EBren zuzeneko zergapetze-esparrua eguneratzeaz gain, merkatu bakarraren lehiakortasuna handituko dute, betiere iruzur, ihes eta saiheste fiskalen aurkako egungo babes-mailari eutsiz.  Aurreikuspenen arabera, neurri-sorta horri esker EBko enpresek urtean 8 000 milioi euro aurreztuko dituzte, eta horietatik 3 300 milioi administrazio-gastuak izanen dira.

Azken hamarkadan, EBk nabarmen garatu du bere zuzeneko fiskalitatearen esparrua. Hartutako neurriekin aurre egin zaie globalizazioaren eta digitalizazioaren erronkei, plangintza fiskal oldarkorren igoerari eta barne-merkatuaren funtzionamendua sendotzeko beharrari. Esparru horrek emaitza garrantzitsuak izan ditu. Hala ere, ondoz ondoko legegintza-ekimenen pilaketak handitu egin du mugaz gaindi aritzen diren enpresek bete behar dituzten arau fiskalen konplexutasuna eta kostua ere.