Eurobarometroaren inkesta berri batek erakusten du Europako enpresa txiki eta ertainen ia erdiek (% 46) zailtasunak izaten dituztela gaitasun egokiak dituzten langileak aurkitzeko.
Inkestaren arabera, hirugarren herrialdeetako nazionalen kontratazioa mugatua da oraindik. Zazpi enpresa txiki eta ertainetatik bat EBtik kanpoko langileak kontratatzen saiatu da azken bi urteetan. Hirugarren herrialdeetako herritarrak kontratatu dituztenetatik (lagin osoaren % 14), % 54k esan zuten kontratazio prozesua zaila zela.
Oztoporik aipatuena administrazio eta immigrazio izapideen konplexutasuna da (% 31), eta bigarrena eta hirugarrena, hurrenez hurren, hautagai egokiak aurkitzeko zailtasuna (% 25) eta hizkuntza oztopoak gainditzeko zailtasuna (% 24).
Inkestaren arabera, enpresa gehienek (% 85 eta % 90 artean) zuzenean kudeatzen dute EBtik kanpoko langileen kontratazioa. ETEek gutxi ezagutzen dituzte nazioarteko kontrataziorako dauden laguntza publikoko neurriak. Langileak kontratatzeko agentzia pribatuak erabiltzea dezente gehiago gertatzen da nazioarteko kontratazioaren kasuan.
Kontsultatutako enpresek iradokitzen dute EBtik kanpoko kontratazioa hobetu daitekeela eskaintzen badira finantzazio laguntza (% 31), informazioa eta orientazioa (% 25), hautagaiak bilatzeko laguntza (% 23), lantokian integratzeko laguntza (% 20) eta immigrazio eta kokapen berrirako laguntza (% 18).
Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu prentsa oharra.