Europako Batzordeak urtero EB osoko bigarren hezkuntzako 17 urteko ikasleak gonbidatzen ditu benetako itzulpen-erronka batean parte hartzera. 2007az geroztik egiten den lehiaketak Juvenes Translatores honek hizkuntzak ikastea sustatzen du, eta itzultzailea izateak esan nahi duenaren lagin txiki bat eskaintzen die gazteei.
Hona hemen aurtengo gaia: «Hizkuntzetatik paisaietara: elkar ulertzeko bidaiak Europan». Inoiz baino handiagoa izan zen partaidetza: 716 ikastetxetako 3.004 ikaslek hartu zuten parte eta 155 hizkuntza-konbinaziotan itzuli zuten, erabilgarri dauden 552etatik.
Lehiaketaren egunean (azaroaren hondarrean), orrialde bateko testu bat itzuli zuten ikasleek EBko bi hizkuntza ofizialen artean, azterketa-kondizioetan eta irakasleek ikuskatuta. Gero, aurkeztutako lanak ebaluatu zituzten Batzordeko itzultzaile profesionalek.
Aurtengo 27 irabazleek —EBko herrialde bakoitzeko bat— Bruselara bidaiatu zuten guraso eta irakasleekin, hiru eguneko bisita bat egiteko. Martxoaren 27an, sari-banaketako ekitaldian izan ziren, Europako Batzordean. Aukera izan zuten, halaber, Batzordeko itzultzaileak ezagutu eta haien lanaren inguruan ikasteko. Erakusketa interaktiboaren Experience Europe bisita izan zen beste une gailenetariko bat.
Itzulpen Zuzendaritza Nagusiak biziki zoriondu ditu 27 irabazleak, lortu duten guztiarengatik.