EBk heriotza-zigorraren aurkako printzipiozko jarrera du, kasu guztietan eta edozein inguruabarretan.
Israelek denbora luzean luzamendu bat mantendu zuen, de facto, nola exekuzioen inguruan hala heriotza-zigorreko epaien inguruan. Modu horretan, eredua izan zen eskualdean, segurtasun-testuingurua konplexua izan arren.
Israelgo Parlamentuak heriotza-zigorrari buruzko lege-proiektua onetsi izana atzerapauso larria da praktika horretan eta Israelek hartutako konpromisoetan. Biziki kezkatzen gaitu lege-proiektu hori de facto diskriminatzailea izateak.
Heriotza-zigorra unibertsalki indargabetzeko egiten ditugun ahaleginekin bat etorriz, EBk Israel premiatzen du lehengo printzipiozko jarrera eta nazioarteko zuzenbidearen arabera dituen betebeharrak errespetatzera, bai eta printzipio demokratikoekin duen konpromisoa ere, jasoa baitago EBren eta Israelen arteko Elkartze Akordioaren xedapenetan.
Heriotza-zigorrak bizi-eskubidea bortxatzen du. eta ezin da egikaritu torturarik eta tratu txarrik ez jasateko erabateko eskubidea urratu gabe. Gainera, ez da frogatu heriotza-zigorrak disuasio-efektua duenik, eta akats judizialak itzulezinak izatea eragiten du.