Horiek dira M-8 dela eta Emakumeak Enpleguan jardunaldian nabarmendu diren lorpen batzuk. Topaketan Enplegu Planaren ekintzak eta industria-sektorean berdintasuna sustatzeko Europako proiektua errepasatu dira

Proiektuaren emaitza nagusien artean, nabarmentzekoak dira hauek: industria-ehunaren sentsibilizazio handiagoa berdintasunaren eta lehiakortasunaren arteko zuzeneko loturari dagokionez; hobetu beharreko lehentasunezko eremuak identifikatzea, bereziki, STEM bokazio gehiagoko lidergo femeninoan; kontziliazioa eta antolamendu-kultura; tresna eta gomendio praktikoak sortzea enpresentzat; eta lankidetza-sare bat sendotzea eragile publiko eta pribatuen artean.

Ikusi da, halaber, beharrezkoa dela genero-ikuspegia eskualdeko estrategian sartzea, eta generoan oinarritutako soldata-etenaren adierazle bat gehitu da, Espezializazio Adimentsuaren S4 Estrategiako zuzendaritza-batzordeak onetsia 2026ko urtarrilean.

Azpimarratzekoa da ezen, eskualde guztien ikaskuntza eta ondorioen ondotik, berdintasuna bultzatzeko EBrentzako gomendioen txosten bat prestatzen ari direla.

Nafarroan, Sodena sozietate publikoak koordinatu du proiektua, Ekonomia Sozialeko eta Laneko Zuzendaritza Nagusiarekin lankidetzan eta erakunde hauen parte-hartzearekin: NABI, NUP, Educación FP, CEN, AMEDNA, AEDIPE, SNE, CEIN, Functional Print eta Enercluster. Proiektuaren helburua izan da Nafarroako industriaren benetako egoera ezagutzea eta hobekuntza zehatzak sustatzea.

Industriaren sektorean berdintasuna sustatzeko Debuting Europako proiektua burutu du Nafarroak, eta, orain, jarraipen-etapa bati ekin dio, berdintasuna bultzatzeko proiektuan parte hartu duten 11 erakundeen ikaskuntzen ondotik.

Debuting (Developing Business Through Inclusiveness and Gender Awareness) ekimena Interreg Europe programaren esparruan garatu da, industrian egiturazko aldaketak sustatuz genero-etenak murrizteko eta enpresen lehiakortasuna hobetzeko politika inklusiboagoen bidez. 2023az geroztik, Europako 11 eskualdetako 12 erakunde bazkidek parte hartu dute ekimenean. Zehazki, Nafarroarekin batera, honako eskualde hauek parte hartu dute: Värmland (Suedia), Lapland (Finlandia), North-Vest (Errumania), Lower Austria (Austria), Magyarország (Hungaria), Emilia-Romagna (Italia), Pomorskie (Polonia), Grand Est (Frantzia), Baden-Württemberg (Alemania) eta Ungheni City Hall (Moldavia).

Informazio gehiago