2028-2034 aldirako «Konektatu Europa» Mekanismoa (CEF III) xedatzen duen erregelamendu-proposamenaren xedapen operatiboei buruzko akordioa lortu du Kontseiluak.
Zenbait urtetarako hurrengo finantza-esparruaren (ZUFE) parte da proposamena eta bi zorro ditu: garraiorako CEFaren zorroa eta energiarako CEFarena. Hurrengo ZUFEaren proposamen bati buruzko lehen akordioa da.
CEF eguneratuak paper nagusia izaten jarraituko du Europako azpiegitura estrategikoetarako inbertsioak indartzeari dagokionez. Mugaz haraindiko konexioak babestuko ditu, bai garraioan, bai energian —barne direla mugikortasun militarrerako erabilera bikoitzeko garraio-azpiegiturak—, horniduraren segurtasuna hobetuko du eta energia garbirako trantsizioa bizkortuko du. CEFaren egungo egituran oinarritzen da Kontseiluaren jarrera; halaber, Europaren testuinguru geopolitiko berria eta sare kritikoak indartzeko eta energia berriztagarrien kuota gero eta handiago bat integratzearen premia islatzen dituen inbertsio-esparru malgu eta arin bat ematen du.
Negoziazio-jarrera partziala da, albo batera gelditu baitira alderdi finantzarioak eta horizontalak. 2028-2034 aldirako zenbait urtetarako hurrengo finantza-esparruaren testuinguruan ari dira alderdi horiek eztabaidatzen.