2024an jasotako datuen arabera, 15 eta 34 urte bitarteko EBko biztanleen % 14,2k hezkuntza edo prestakuntza arautua utzi dute bizitzan behin, gutxienez.
Abandonu-tasa altuenak Herbehereetan (% 32,2), Danimarkan (% 27,1), Luxemburgen (% 24,8) eta Estonian (% 24,4) izan ziren. Zifrarik txikienak, berriz, Errumanian (% 1,5), Grezian (% 2,2) eta Bulgarian (% 3,5) izan ziren.
Hezkuntza-maila guztietan (baxua, ertaina eta altua) espektatibak ez betetzea eta zailegia izatea izan zen hezkuntza-programa ez akabatzearen arrazoi ohikoena (hezkuntza formala utzi zuten pertsonen % 42,6).
Familia-kontuak eta kontu pertsonalak (% 18,5) eta lana nahiago izatea (% 13,8) izan ziren beste arrazoi batzuk. Pertsonen % 5,3k bakarrik aipatu zituzten arrazoi ekonomikoak hezkuntza-programa formal bat edo prestakuntza bat bertan behera uzteko arrazoi nagusi gisa.