“Larre loredunen lehiaketa” izenekoa sortu berri da abeltzaintza estentsiboak biodibertsitatearen kontserbazioari eta artzaintzari lotutako paisaia tradizionalari egiten dion ekarpena aitortzeko, POCTEFA RED-bio Europako proiektuaren esparruan.

Uharte Arakil herriak Artzain Egun sona handikoa ospatu du beste behin ere, artzaintzari eta ardi latxari eskainitako erreferentziazko hitzordua, gazta eta ardi-zakur lehiaketak ere egin direlarik. Jaiak José Mari Ustarroz historikoari eginiko omenaldiak markatuko du edizio hau. Izan ere, José Mari Ustarroz sektorean oso maitea izan zen, Idiazabal JDko presidentea izan zen ia bi hamarkadatan, Aralarko San Migel Kofradiako presidentea izan zen eta duela 57 urte Uharte Arakileko Artzain Egunaren bultzatzailea izan zen. Duela hiru hilabete hil zen.

Hala, kontseilariak bertan izana baliatu Departamentuari  atxikiriko Orekan sozietate publikoak ezarri berri duen eta Artzain Egunaren programan sartu duen lehiaketaren bi sari emateko, artzaintza-jarduerak eta abeltzaintza estentsiboaren aldeko apustua sustatu eta saritzeko helburuarekin.

Kategoria honetako saridunak Sakanako Arruazu herriko Albi Gaztak gaztandegia eta Bortuetako herri den Garraldako Jaime Barberena artzaina dira. Sariak aitortu nahi du bi abeltzainek nola zaintzen duten  belardietako flora- eta paisaia-aberastasuna, agroekologiaren eta animalien ongizatearen printzipioekin bat etorriz. Era berean, abere-arraza autoktono estentsiboekin ekoiztearen aldeko apustua ere nabarmendu nahi du; bi kasu hauetan, ardi latxarekin ari dira, baina badituzte pottokak eta behi piriniotarrak (Arruazuko abeltegian), eta Aurizko behorrak eta ahuntz piriniotarrak (Garraldakoan).

Informazio gehiago