Irisgarritasunari buruzko Europako Legeak (EAA) bermatzen du funtsezko produktuak eta zerbitzuak, hala nola telefonoak, ordenagailuak, telebistak, banku- eta ordainketa-zerbitzuak, garraio publikoa, merkataritza elektronikoko plataformak eta komunikazio elektronikokoak, desgaitasuna duten pertsonentzat irisgarriak izatea.
EBn, 100 milioi pertsona inguruk desgaitasuna dute. EAAren helburua da egunero izaten dituzten oztopoak gutxitzea eta gizartean erabat parte hartzeko aukera ematea. EBn saldutako produktu eta zerbitzu batzuek irisgarritasun-baldintza komunak bete behar dituzte orain. Hala, letra-tipo egokiak eta ahots bidezko testu-funtzioak eduki behar dituzte, besteak beste, autozerbitzuko ordainketa-terminalek, irakurgailu elektronikoek eta telefono adimendunek.
Zehazki, zera esan nahi du:
- Garraio publikoa: Sistemetako operadoreek geltokien eta haietako zerbitzuen irisgarritasunari buruzko informazioa eman behar dute. Irisgarriak izan behar dira garraio-zerbitzuen gaineko informazioa, hala nola ordutegiak eta txartelen erosketa, eta geltokietako informazio-pantailak.
- EBko 112 larrialdi-zenbakia: Komunikazio-zailtasunak dituztenek ahotsaren, testuaren edo bideoaren bidez erabili ditzakete larrialdi-zerbitzuak, denbora errealean eta Europar Batasuneko edozein lekutatik.
- Kutxazain automatikoak: Ikusmen-desgaitasuna duten pertsonek hobeki erabiltzen ahal dituzte banku-zerbitzuak, interfaze irisgarriei eta zentzumen anitzekoei esker. Altueraren betekizun espezifikoei esker, errazagoa da haiek erabiltzea gurpil-aulkian doazenentzat eta altuera baxuko pertsonentzat.
- Ekipo informatikoak: Irisgarriak izan behar dute, eta laguntza-teknologiekin bateragarriak, eta desgaitasuna duten pertsonei aukera eman behar diete haiek osoki erabiltzeko.
Halaber, legean ezarrita dago zerbitzuen hornitzaileek nahitaezko prestakuntza izan behar dutela desgaitasunean eta irisgarritasunean.
Europako Irisgarritasun Akordioa (AEAC) 2025eko ekainean jarri zen indarrean. Ekitatea eta justizia sustatzen ditu, eta, aldi berean, hazkundea, berrikuntza eta mugikortasuna hobetzea bultzatzen ditu, EB guztian irisgarritasun-maila uniformea bermatu dadin. Guztiontzako aukera-berdintasuna bermatzeko eta inor atzean gelditu ez dadin ziurtatzeko konpromisoari eusten dio Batzordeak.