Nola ari da prestatzen Nafarroa klima-aldaketaren erronkei aurre egiteko? Ekainaren 26tik 28ra, Iruñeko Sarasate pasealekua zientziaren, herritarren eta erakundeen arteko topagune bihurtuko da LIFE NAdapta topaketei esker.

Jardunaldi horiek Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak koordinatutako LIFE-IP NaDapta-CC proiektu europarraren esparruan antolatu dira.

Europako LIFE-IP NAdapta-CC proiektuaren helburua da modu integratuan ezartzea Nafarroan klima-aldaketara egokitzeko estrategia. Proiektu estrategikoa eta zeharkakoa da, eta funtsezko elementua da Foru Komunitatean klima-aldaketara egokitzeko neurriak antolatzeko eta abian jartzeko. Halaber, tresna baliagarria da Klima-aldaketaren Ibilbide-orriak (KLINA) ezarritako helburuak bete daitezen ingurune naturalean, landa-ingurunean eta hiri-ingurunean.

2018an hasi zen, eta 2025era arte egonen da martxan. 15,6 milioi euroko aurrekontua du guztira, eta haren % 60 Europar Batasunak finantzatu du LIFE programaren bidez.

LIFE-IP NAdapta-CC proiektuaren ekintzak (Europako eskualde batean ezarri den klima-aldaketara egokitzeko lehen estrategia integratua) jarduketak egokitzeko sei arlotan banatzen dira: nekazaritza, basoak, ura, osasuna, lurralde-plangintza edo monitorizazioa. Proiektua Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak zuzentzen du, eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak (NOPLOI), Orekan, INTIA, NASUVINSA eta NILSA sozietate publikoek eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) parte hartzen dute.

Informazio gehiago