Europako Batzordeak enpresa emergenteei eta hedatzen ari diren enpresei zuzendutako Europar Batasunaren plana martxan jarri du: «Choose Europe to Start and Scale» plana. Europa teknologia ardatz duten mundu mailako enpresak sortzeko eta garatzeko leku garrantzitsua bilakatzea da planaren helburua. Estrategiak Ursula Von der Leyen Europako Batzordeko presidenteak martxan jarritako «Choose Europe» ekimen zabalagoarekin bat egiten du. Hasiera batean, ekimenak arlo zientifikoan jarri zuen arreta, talentua erakarri eta mantentzeko europar ikuspegi komun bat sustatuz, zertarako eta Europaren lehiakortasuna indartzeko.

Enpresa emergenteak eta hedatzen ari diren enpresak ezinbestekoak dira Europako etorkizunarentzat, berrikuntza eta hazkunde jasangarria bultzatzen baitute, kalitate altuko lanpostuak sortzen baitituzte, inbertsioak erakartzen baitituzte eta mendekotasun estrategikoak murrizten baitituzte. Aldiz, oinarri sendoak izan arren, enpresa askok zailtasunak dituzten euren laborategietan landutako ideiak merkatura eramateko edo Europar Batasunaren barruan eskala handian hazteko.

Estrategiak erronka horiei heltzen die, eta, horretarako, enpresei euren bizi-ziklo guztian ematen die laguntza: jaiotzeko unean, heltze prozesuan zehar eta baita Europar Batasun osoan arrakasta izatean ere.

Informazio gehiago