Aurtengo gaia «EB lehiakor baterako irtenbide zirkularrak» da, eta Europak eredu zirkular eta jasangarriagoetara nola egin dezakeen aurrera du ardatz.
Bruselan, ekainaren 3tik 5era, EBren Aste Berdea izanen da, «EB lehiakor baterako irtenbide zirkularrak» lelopean. Aurten aztertuko dugu nola eboluzionatu dezakeen EBk ekoizpen eta kontsumo tradizional eta linealetatik eredu zirkular eta jasangarriagoetara.
Ekitaldiaren alderdi nabarmenak
Ekainak 3 eta 4: Jessika Roswallek —Ingurumen, Erresilientzia Hidriko eta Ekonomia Zirkular Lehiakor baten komisarioa— goi-mailako eztabaidei hasiera emanen die, eta EBko lehiakortasuna eta segurtasun ekonomikoa bultzatuko dituen ekonomia zirkularraren inguruan duen ikuspegia azalduko du, aldi berean gure baliabide naturalak zainduz.
Ekainak 5: Adituen bilera, ekonomia zirkularraren potentzial guztia askatzeko estrategiak eztabaidatzeko, Europa lehiakorragoa eta eraginkorragoa izan dadin baliabideen erabileran.
EBko 2025eko Aste Berdea Ekonomia Zirkularreko Eragileen Europako Plataformarekin eta Hiri eta Eskualde Zirkularren Europako Ekimenarekin lankidetzan antolatu da. Ekonomia zirkularraren oinarriak sektore guztietan integratzea da asmoa, eta Europaren lehiakortasuna hobetzeko etengabeko ahaleginaren parte da.
Urte hasieran, funtsezko hainbat ekimenen bidez, hala nola Lehiakortasunaren Iparrorratza eta Industria Itun Garbiak, EBko baliabide mugatuak ahalik eta gehien aprobetxatzeko eta hirugarren herrialdeetako lehengaien hornitzaileekiko dugun mendekotasuna murrizteko orientazioa eman zen. Halaber, helburua da hondakinak murriztea eta materialen bizitza erabilgarria zabaltzea birziklapenaren, berrerabileraren eta ekoizpen jasangarriaren bidez.
Apirilean, Ekonomia Zirkularreko Alderdi Interesdunen Europako Plataformak antolatutako elkarrizketa batean sektoreko liderrak, arduradun politikoak, ikertzaileak eta gizarte zibila bildu ziren, 2024-2029 aldirako ekonomia zirkularraren lehentasunak zehazteko. Eztabaida horiek Ekonomia Zirkularraren Legearen oinarri izanen dira, aurreikusita baitago 2026rako legea aurkeztea.