Europako Batzordeak erabaki du Espainia Europar Batasuneko Justizia Auzitegira eramatea, ez duelako konpondu kapitalen zirkulazio askearekin lotutako arau-hauste bat (EBFTren 63. artikulua),), egoiliar ez diren zergadunen tratu fiskal diskriminatzailea dela-eta. Aktiboen transferentzia baten ordainketa urtebete baino gehiago atzeratzean edo urtebetetik gorako epeetan ordaintzean, zergadun egoiliarrek bi aukera dituzte: zerga gainbalioak sortzean ordaintzea, edo proportzionalki atzeratzea, eskudiru-fluxuaren oinarriaren gainean. Hala ere, egoiliar ez diren zergadunei ez zaie geroratzeko aukera hori eskaintzen, eta gainbalioak sortzean ordaindu behar dute zerga, aktiboak transferitzen diren unean.
2021eko abenduaren 2an, Batzordeak epatze-gutun bat bidali zion Espainiari, baita irizpen arrazoitu bat ere, 2024ko maiatzaren 23an. Espainiak, erantzun ofizialetan eta agintari nazionalekin gerora izandako elkarrizketa teknikoetan, berriro adierazi du bere zerga-legeria Batasuneko Zuzenbidearekin bat datorrela.
Batzordeak uste du Espainiako agintarien orain arteko ahaleginak ez direla nahikoak izan eta, horrenbestez, Europar Batasuneko Justizia Auzitegira eraman du Espainia.