Europako Batzordeak eta Europarako Goi Ordezkariak (ARVP) komunikazio bateratua plazaratu dute, itsaspeko kable elektrikoen segurtasuna eta erresilientzia indartzeko. Azpiegitura erabakigarri honen erresilientzia indartzeko hainbat neurri sartu dira; besteak beste, prebentzioa, detekzioa, erantzuna, errekuperazioa eta disuasioa lantzekoak.

Itsaspeko kable elektrikoek Europar Batasuneko estatu kideetako elektrizitate merkatuen integrazioa errazten dute, haien hornidura segurtasuna indartzen dute eta itsas energia berriztagarriaz hornitzen dute kontinentea. Hala ere, azken aste eta hilabeteetan, itsaspeko kableekin izandako gorabeherak direla eta, EBko funtsezko funtzio eta zerbitzuetan asaldura larriak sortzeko arriskua izan da. Europako ekimen honen bidez, zuzenean erantzun nahi zaie mehatxu horiei.

Europako Batzordeko presidenteak otsailaren 9an iragarri zuen baterako komunikazioa, Vilniusen, Baltikoaren Independentzia Energetikoaren Egunean. Baterako komunikazio hori EBko herrialde guztiei laguntzeko diseinatuta dago, baita Itsaso Baltikoko eskualdekoei ere, duela gutxi kableekin lotutako gorabeherak nabarmen areagotu baitira inguru hartan.

Informazio gehiago