Eatex Food Innovation HUBa AGROALNEXT nekazaritzako elikagaien plan osagarriaren barruan kokatzen da. Plan hori Europar Batasunaren NextGenerationEU funtsak finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren parte da.

Juan Luis García Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariak “Horizonte 2035:

Elikagaien industriako berrikuntzarako ibilbide-orria” txostenaren aurkezpenean parte hartu du gaur goizean. Aurkezpen hori Elikagaien Segurtasunaren eta Teknologiaren Zentro Nazionaleko (CNTA) Eatex Food Innovation Hub-ek antolatu du Madrilen, AGROALNEXT nekazaritzako elikagaien plan osagarriaren esparruan.

Bukaerako ekitaldian, nekazaritzako elikagaien sektoreak duen garrantzia azpimarratu du Garcíak, “gure orainerako eta, batez ere, gure etorkizunerako estrategikoa” den aldetik. Ildo horretan, azpimarratu duenez, “etorkizunean elikagaiak ekoizteko eta kontsumitzeko modua aldatu beharko da, eta eraldaketa horrek berrikuntza, digitalizazioa eta jasangarritasuna eskatzen ditu”.

Ekitaldian zehar, “Horizonte 2035: Elikagaien industriako berrikuntzarako ibilbide-orria” txostena aurkeztu da. Espainian nekazaritzako elikagaien sektorean berrikuntzak egun duen egoera aztertzen du azterlanak, eta, gainera, sektorearen eraldaketa bizkortzeko eta lehiakortasuna maila globalean indartzeko neurriak proposatzen ditu.

Informazio gehiago