ANEL, Zenit Solar eta ESEKIren laguntzarekin garatutako tresnak kudeaketa ekonomikoa eta IDEIArako dirulaguntzen eskaera errazten ditu
Iruñeko Udalak tresna berri bat ezarri du, energia komunitateek negozio planak garatzeko. Tresna hori ANEL, Zenit Solar eta ESEKIren laguntzarekin garatu da, eta atzo aurkeztu zen Kondestablearen Jauregian, hiriko energia komunitateen parte-hartzearekin. Bertan izan ziren trantsizio energetikoarekin eta klima aldaketarekin lotutako gaietan lan egiten duten Nasuvinsa eta Nafarroako Gobernuko ordezkariak.
Trantsizio Energetikoaren eta Klima Aldaketaren Estrategiaren helburua da, besteak beste, tokiko energia eredua deskarbonizatzea, eta, horretarako, sorkuntza berriztagarria bultzatzea, bai udal eremuan, bai bizitegi eta industria eremuan, energia komunitate berriztagarriak sustatuz. Energia komunitateen bidez, deskarbonizazioa sustatu nahi da, administrazio publikoen, ETEen eta herritarren parte-hartzearekin eta lankidetzarekin.
Tresnaren garapenaren abiapuntua da 2022ko deialdirako laguntzen eskaera, “Iruñak Ahal Du: Merkatuak eta Hiriko Merkataritza Guneak Babesteko Plana” proiektuarekin. Proiektu horren behin-behineko onespena 2023ko urtarrilaren 9an eman zen, eta behin betikoa, berriz, 2023ko martxoaren 9an, eta Udalari finantzaketa eman zitzaion kontratazio horren xede zen lanerako. Azpiproiektu horretan, guztira, 18 neurri gauzatu behar ziren, 1.286.400 euroko aurrekontu finantzagarria zuen eta % 80ko kofinantzaketa ehunekoa. Azpiproiektuan neurriak jasotzen ziren hiri bidean esku hartzeko, salmenta puntua eraldatzeko, merkataritza digitalizatzeko, eta jasangarritasuna eta ekonomia zirkularra hobetzeko. Deialdi hori sartuta dago Europar Batasunak finantzatutako Next Generation EU Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planean.