Europako Batzordeak argitaratu ditu Europar Batasuneko uren egoerari buruzko azken txostenak, eta haietan aztertzen da nola aplikatu diren Urari buruzko esparru-zuzentaraua, Uholdeei buruzko Zuzentaraua eta Itsas estrategiari buruzko esparru-zuzentaraua. Txostenetan nabarmentzen da azken sei urteetan EBko ur-masen egoera hobetu dela, eta funtsezko eremuak ere identifikatzen dira, haiek hobetzeko ahalegin gehiago egin behar baitira.
Txostenek informazio baliagarria ematen dute EBko ur gezen eta itsasoko uren egoeraren gainean, egoera hori hobetzeko neurrien gainean eta uholde-arriskua gutxitzeko neurrien gainean. Halaber, herrialdekako informazio espezifikoa eta gomendio egokituak ematen dituzte, Europa guztian etengabe aurrera egiteko eta uraren kudeaketa jasangarria lortzeko.
Txostenetako informazioa funtsezkoa izanen da erresilientzia hidrikoaren estrategia berria garatzeko. Haren helburua izanen da Europan urarekin zerikusia duten erronka larrienei erantzutea.