Europar Batasuneko energia sektorea sakonki eraldatzen ari da. Eguzki sorkuntzak (% 11) ikatzaren bidezkoa (% 10) baino handiagoa izan da lehen aldiz 2024an, eta haize energiak (% 17) gasak (% 16) baino elektrizitate kantitate handiagoa sortu zuen bigarren urtez jarraian. Energiako aditu batzuek osatzen dute Ember taldea, eta talde horrek berriki argitaratu duen European Electricity Review 2025 txostenak EBko 2024ko sistema elektrikoaren lehen deskribapen orokor osoa eskaintzen du, eta berresten du sorkuntza berriztagarria % 47ra iritsi zela EBko mix elektrikoan.

Emberren txostenak erakusten duenez, eguzki energiaren hazkunde handiak, energia hidroelektrikoa berreskuratzearekin batera, ahalbidetu zuen energia berriztagarrien proportzioa EBko elektrizitate sorkuntzaren ia erdia izatea (% 47). Dokumentuak erakusten du haize eta eguzki energiak, batetik, ikatza baztertzea eragiten ari direla eta, bestetik, gasa egiturazko gainbeherara eramaten ari direla. EBko gas sorkuntzak behera egin zuen bosgarren urtez jarraian, eta erregai fosilen guztizko sorkuntza minimo historikora jaitsi zen.

Txostenak 2024. urte osoko elektrizitate sorkuntzari eta eskaerari buruzko datuak aztertzen ditu EBko herrialde guztietan, Europar Batasunak erregai fosiletatik elektrizitate garbirako trantsizioan izandako aurrerapena ulertzeko.

Informazio gehiago