EBk jarraitzen du izaten munduan laguntza humanitario gehien ematen dutenetako bat. Kalkuluen arabera, 2025ean 300 milioi pertsonak baino gehiagok beharko dute laguntza humanitarioa. Hori dela eta, EBk gaur iragarri du 1 900 milioi euroko hasierako aurrekontu humanitarioa izanen duela 2025erako. EBren laguntza humanitarioa munduko krisi larrienetara bideratuko da; bereziki, Ekialde Ertainera, Gazara eta Siriara, bai eta Ukrainara, Afrikara, Latinoamerikara, Karibera, Asiara eta Ozeano Barera ere.  Europako Batzordeak 100 herrialdetan baino gehiagotan ematen du laguntza humanitarioa, eta urtero milioika pertsonengana iristen da. Laguntza hori erakunde humanitario elkartuen bidez ematen da, hala nola Europako gobernuz kanpoko erakundeen, nazioarteko erakundeen (NBEren agentziak barne) eta estatu kideetako agentzia espezializatuen bidez.

Ekialde Ertaina eta Afrikako iparraldea

375 milioi euro esleituko zaizkio Ekialde Ertainari (zentzu zabalean hartuta). Egoera humanitarioa oso larria eta hauskorra da oraindik, bereziki Gazan. Azken hilabeteetan, aldaketa esanguratsuak izan ditu eskualdeak, baita Sirian azkenaldian izan diren gertaeren ostean ere.

95 milioi euro bideratuko dira Afrika iparraldera eta Yemenera: erronka politiko, ekonomiko eta sozial konplexuen eraginpean dagoen eskualdea.

Ukraina

Ukrainak hiru urte daramatza gerran, eta hasierako esleipena 140 milioi eurokoa da. Beste 8 milioi euro Moldaviako proiektu humanitarioetara bideratuko dira.

Afrika

Afrikarentzat, guztira, 510 milioi euro izanen dira kontinente osoko pertsona zaurgarriei laguntzeko. Mendebaldeko eta erdialdeko Afrikara, Sahelera, Txad lakuaren arrora, Nigeriako ipar-mendebaldera, erdialdeko Afrikara, Aintzira Handien eskualdera eta Afrikako Adar Handira bideratuko da laguntza.

Latinoamerika eta Karibe

Hasieran,113 milioi euro bideratuko dira hauei guztiei aurre egiteko: Venezuelako krisiak han bertan eta eskualde osoan izan duen inpaktuari, Kolonbiako gatazka armatuek eragindako pertsona zaurgarrienen beharrei, Haitiko krisi konplexuari eta Erdialdeko Amerikako, Mexikoko eta Ekuadorreko indarkeriari.

Asia eta Pazifikoa

Asian 182 milioi euro inguru bideratuko dira laguntza humanitariora; bereziki, Myanmarreko krisia eta Bangladeshen izanen duen eragina bideratzeko, bai eta Afganistango krisia bideratzeko ere.

Informazio gehiago