Europako Batzordeak eta Zerbitzu Digitalen Europako Kontseiluak atseginez hartu dute «+Jokabide-kodea onlineko gorrotoari aurka egiteko» deritzona Zerbitzu Digitalen Legearen esparruan (DSA) integratu izana, zeinak ezartzen baititu onlineko arriskuei aurre egiteko jokabide-kode boluntarioak.

+Jokabide-kodea 2016ko jokabide-kode batean oinarrituta dago. Gorrotoa online ilegalki bultzatzearen aurka borrokatzeari buruzkoa da, eta honako hauek sinatu dute: Dailymotion, Facebook, Instagram, Jeuxvideo.com, LinkedIn, Microsoft hosted consumer services, Snapchat, Rakuten Viber, TikTok, Twitch, X eta YouTube.

+-Jokabide-kodeak indartu eginen du onlineko plataformek edukia tratatzeko duten modua, eduki horrek Espainiako eta EBko legedien arabera gorrotoa ilegalki zabaltzen duela jotzen denean. Jokabide-kode integratuak DSA betetzen eta eraginkortasunez aplikatzen lagunduko du, zerbitzuetan legez kanpoko edukiak hedatzeko arriskua dagoenean.

Integrazio horren ondotik, DSAren arabera izendatutako onlineko plataformek +Jokabide Kodearekin bat egin ahal izanen dute, DSAk bere zerbitzuetan legez kanpoko edukiak zabaltzeko duen betebeharra betetzen dutela frogatzeko. +Jokabide-kodearen konpromisoak betetzea plataforma horiek DSAren arabera egiten duten urteko auditoretza independentearen parte izanen dira, eta horrek plataformen gardentasuna eta erantzukizuna sendotzen lagunduko du.

Informazio gehiago