Organ-on-chip teknologiaren normalizazioa urrats garrantzitsua da medikuntza pertsonalizatuaren eta saiakuntzak animaliarik gabe egiteko bidean.

Organ-on-chip (OoC) proiektuan, bioteknologia eta txip mikrofluidikoak eta sentsoreak uztartzen dira, giza organoen bertsio miniaturizatuak egiteko, hala nola birika, bihotza edo gibela. Gailu horietan giza zelula biziak egoten dira eta benetako organoen funtzionamendua erreproduzitzen dute; horri esker, gaixotasunek giza ehunetan zer-nolako eragina izaten duten aztertu eta terapia berritzaileak garatzen ahal dituzte ikertzaileek.

OoC teknologia botika berrien garapenean, batik bat, aplikatzen ari den arren, garrantzia hartzen ari da, halaber, kontsumo ondasunetan —kosmetikoetan, kasurako— erabiltzen diren substantzia kimikoen segurtasun probetarako. Ikerketa biomedikoan, OoC gailuei esker, animaliekin egindako esperimentuak murriztu eta ordezten ahalko dira, animaliak gizakion fisiologiaren eta gaixotasunen eredu egoki ez diren eremuetan nagusiki.

Informazio gehiago