Kultura ondarea Europako herritar guztien eskura egon dadin, aurrez aurre edo Internet bidez, integratzailea eta irisgarria izan beharko da. Hori da, hain zuzen ere, Europar Batasunak finantzatutako SHIFT proiektuak egiten duena, Europako herritar guztien kulturarako sarbidea teknologiaren erabilerari esker hobetuz.

SHIFT proiektuak onura ateratzen die adimen artifizialaren eta ikaskuntza automatikoaren aurrerapenei kultura ondarea guztiontzako irisgarriago, integratzaileago eta erakargarriago eginen duten zenbait tresna sortzeko. Europako ondarearen arloko erakunde eta enpresei zuzenduak, soluzio teknologiko horiek barne dituzte ordenagailu bidezko ikusmena, audioa, testua ahots bihurtzea, haptika, semantika eta linguistika, eta Europako kulturaren eta sormenaren industrien egungo gabezia eta mugak gainditzeko helburua dute.

Proposatu diren soluzioen artean dago kultura ondarearen edukiak automatikoki transkribatzeko adimen artifiziala eta ikaskuntza automatikoko algoritmoak baliatzen dituzten ikusizko tresnen multzo bat. Jabetza eskubideen inguruko nazioarteko tresnen multzo bat ere badu barne, jatorriz digitalak diren edukiak babesteko erronkari aurre egiteko.

Informazio gehiago