Ursula von der Leyen Europako Batzordeko presidenteak hamalau proiektu-talde sortu ditu Batzordean, zenbait gairen koordinazioa bermatzeko: gaurkotasuneko gaiak, zeharkako funtsezko ekimenak eta politika horizontalak. Hori guztia, erabakiak hartzeko prozesua deusetan galarazi gabe. Proiektu-taldeen helburua da ekimenen prestaketa eta zuzendaritza politikoa bermatzea, sortzen direnetik aplikatu arte. Proiektu-talde bakoitzak bere agintaldia, eraketa, iraupena eta lan-metodoak ditu. Eta talde bakoitzeko presidentea elkargoko kide bat izanen da, Batzordeko presidenteak izendatua. Taldeko presidenteek erantzukizuna izanen dute beren agintaldia arrakastaz beteko dela bermatzeko.
Proiektu-taldeak eratzeko, Europako Batzordearen lan-metodoak erabiliko dira, zeinak egungo agintaldiaren hasieran onartu baitziren. Batzordearen lehentasun politikoak oso-osorik islatzen dituzte, von der Leyen presidenteak 2024ko uztailean iragarritako jarraibide politikoetan zehaztuak, bai eta presidenteak elkargoko kideei bidalitako misio-gutunetan ere.
Proiektu-taldeek Batzordeko beste kide batzuekin eta elkartutako zerbitzuekin elkarlanean aritzea erraztuko dute, kidetasuna eta koherentzia bermatuz. Taldeak ekimenak osatzera, lehentasunak betetzera eta esparru desberdinen arteko koherentzia bermatzera bideratuko dira, batez ere esparru estrategikoetan, elkargoaren erabakitze-prozesuan edo bere prestakuntza-organoen zereginean eraginik izan gabe.
Proiektu-taldeak, hasiera batean, urtebeterako izanen dira, eta sortu diren berariazko misioa lortzeko behar den denborarako berritzen ahal izanen dira.
Zeharkako elementu politiko gehigarriak koordinatzea eskatzen duten lehentasun berriak sortzen badira, proiektu-talde gehiago ezartzen ahalko dira premia berriei erantzuteko.