2025eko urtarrilaren 1etik aurrera, Chemnitz (Alemania) eta Nova Gorica (Eslovenia) Kulturaren Europako hiriburuak izanen dira.

Chemnitz

Inaugurazioa: Urtarrilaren 18an

Chemnitz Kulturaren Europako hiriburu izendatu dute Alemanian 2025erako, honako hauekin batera: Erdialdeko Saxoniako 38 udalerri, Metal Mendiak eta Zwickau eskualdea. Kultura- eta industria-ondare handiak lotzen ditu Chemnitzek eta inguruko eskualdea.

Kulturaren Europako Hiriburuaren titulua guztiontzako gonbidapena da Europako bihotzean dagoen ekialdeko Alemaniako eskualde horren historia ezagutzeko.

Nova Gorica

Inaugurazioa: Otsailaren 8an

Alde batetik, Nova Gorica, II. Mundu Gerraren ondotik osorik eraiki zen, Italiaren eta Esloveniaren arteko muga finkatutakoan. Bestetik, Gorizia, historia luzea duen gune kultural, administratibo eta ekonomikoa da.

“GO! Borderless” titulupean, Nova Goricak, Europako 2025eko kultura-hiriburua baita Eslovenian, tituluaren urtea aprobetxatu nahi du milaka urtekoa den hiri modernistaren ondarea ikustarazteko, mugak gaindituko dituen adiskidetze bidaia batean.

  1. urtean zehar, Nova Goricak kultura eta artearen arloko egitarau oparoa eskainiko du. Hiriak ohikoak ez bezalako proiektu paregabeak gauzatuko ditu, Europako herrialdeen arteko muga fisiko eta kulturaletatik haratago joanen direnak. Horrela, erakutsi nahi dute mugaz gaindiko ahaleginek inpaktu positiboa dutela Europako hiri ertainen hazkundean, Europar Batasuneko mosaikoaren funtsezko piezak baitira.

Informazio gehiago