Eurobarometroaren azken inkestak erakusten du EBko Nekazaritza Politika Erkidearen babesa inoizko handiena dela. Jendeak NPEri buruz duen ezagutzak mailarik altuena lortu du 2007. urteaz geroztik, eta, gainera, inkesta erantzun duten pertsonen % 70ek baino gehiagok uste dute EB, NPEren bidez, arrakastaz lortzen ari dela kalitate handiko elikagai seguruak, osasuntsuak eta jasangarriak eskura jartzeko eginkizuna.

Halaber, inkestaren arabera, EBko herritarrek asko estimatzen dituzte nekazariak; izan ere, % 92k esan dute nekazaritza eta landa eremuak garrantzitsuak direla gure etorkizunerako, eta % 52k oso garrantzitsuak direla. Erdiak baino gehiagok (% 56) uste du EBk nekazariei beren diru-sarrerak egonkortzen laguntzeko ematen dien finantza-laguntza maila egokia dela.

Gainera, inkestatuen gehien-gehienek garrantzitsutzat hartzen ditu funtsezko gai hauek: EBn bermatzea uneoro elikagaien hornidura egonkorra egon dadin (% 94), elikagaien arrazoizko prezioak bermatzea kontsumitzaileentzat (% 92), baliabide naturalen kudeaketa jasangarria bermatzea (% 91) eta nekazariek elikakatean duten zeregina indartzea (% 90).

Informazio gehiago