KRISIEKIKO ERRESILIENTZIA, PRESTAKETA, PREBENTZIOA ETA ERANTZUNA

Kontseilu Europarrak berresten du garrantzitsua eta premiazkoa dela erresistentziarako, prestaketarako, krisi-prebentziorako eta erantzunerako ahalmenak indartzea, klima-aldaketak eta ingurumen-degradazioak eragindako hondamendi natural gero eta ugariagoen mehatxuek dakarten testuinguruan. Agendak Estrategikoan eta Kontseilu Europarraren 2023ko ekaineko eta 2024ko martxoko bileren ondorioetan oinarrituta, Kontseilu Europarrak uste du prestakuntza militar eta zibila indartu eta koordinatu behar dela eta krisiak estrategikoki kudeatu, arrisku guztiak eta gizarte osoa kontuan hartuko dituen planteamendu batekin. Hori NATOrekiko sinergian egin beharko litzateke hala dagokionean, modu integratzaile eta ez diskriminatzaile batean, hargatik eragotzi gabe estatu kideen segurtasun- eta defentsa-politikaren espezifikotasuna eta kontuan hartuz estatu kideon segurtasun eta defentsako interesak. Prestaketa-mentalitate hori beharrezkoa da EBren erresilientzia indartzeko, haren balioak gordetzeko, arrakasta ekonomikoa eta lehiakortasuna babesteko eta klima-aldaketara egokitzeko.

Kontseilu Europarrak adore ematen du lanean jarraitu dadin EBren eta estatu kideen  gaitasuna hobetzeko erresilientziari, prestaketari, krisi-prebentzioari eta erantzunari dagokionez, modu koherente batean, etorkizuneko prestaketa-estrategiari ere begiratuz. Batzordeari, goi-ordezkariari eta Kontseiluari gonbit egiten die EB mailako lan-ildo eta ekintzen inguruko lanekin jarraitu dezaten, estatu kideei laguntzeko, kontuan hartuz krisi-mota ezberdinen berezitasunak eta aintzat hartuz estatu kideen erantzukizunak eta eskumenak.

MIGRAZIOA

Kontseilu Europarrak balantzea egin du migrazioari buruzko ondorioen aplikazioko aurrerapenez. Aintzat hartu du Batzordeko presidenteak duela gutxi idatzitako gutuna, eta arreta berezia jarri die gai hauetan abian diren lan garrantzitsuei: kanpo-dimentsioa, EBko araudiaren aplikazioa eta indarrean dagoen legediaren aplikazioa; migrazio irregularraren prebentzioa eta aurkako borroka, baita EBko eta nazioarteko zuzenbidearen araberako bide berriekin ere; itzulerak erraztu, gehitu eta bizkortzeko premiazko ahaleginak; jatorri-herrialde seguruak, gizakien instrumentalizazioaren, salerosketaren eta kontrabandoaren aurkako borroka; eta estatuen eskumenekin bat datozen bide seguru eta legalak. Kontseilu Europarrak pozez hartzen du Batzordeak 2025aren hasieran itzulketei buruzko lege-proposamen aurkezteko asmoa izatea; legegilekideei eskatzen die lehentasunez aurrera egin dezaten migrazio-kontuko espedienteetan, eta kontuan hartzen du Batzordearen komunikazio bat, migrazioaren instrumentalizazioari buruzkoa eta EBren kanpo-mugetako segurtasuna indartzeari buruzkoa.

BESTE PUNTU BATZUK

Zabalkuntza eta erreformak

Aurrez atera zituen ondorioak eta Granadako 2023ko urriaren 6ko Adierazpena gogoratuz, eta bere Agenda Estrategikoarekin bat etorriz, Kontseilu Europarrak nabarmentzen du nolako garrantzia duen zabalkuntzak bakerako, segurtasunerako, egonkortasunerako eta oparotasunerako inbertsio geoestrategiko gisa.  Zabalkuntza-prozesuaren dinamismo berria aprobetxatuz, eta merezimenduetan oinarritutako ikuspegiarekin bat etorriz, bai Europar Batasunak bai kide izan nahi dutenek aukera hau ahalik eta gehien aprobetxatzeko ardura dute.

Kontseilu Europarrak adostasuna adierazten die Kontseiluak 2024ko abenduaren 17an zabalkuntzari buruz onetsitako ondorioei.

Informazio gehiago