Hungariako Presidentetzaren ekimenez, Kontseiluak Batzordearen Liburu Zuriari buruzko ondorioak onetsi ditu gaur. Nola menderatu EBren azpiegitura digitalaren beharrak du izena.  Teknologiaren aurrerapen azkarrak bultzatuta eraldaketa handiak izan dira komunikazio elektronikoen sektorean, bai eta azken hamarkadako panorama digitalean ere. Trantsizio digitalaren sektorearteko izaerak esan nahi du, halaber, haren eragina eremu digitaletik haratago doala, eta ingurumen- eta gizarte-alderdiei ere eragiten diela.

Batzordearen Liburu Zuria eta Draghi eta Letta txosten berriak ikusita, Kontseiluaren ondorioek Europa mailan egindako aurrerapenen balantzea egin nahi dute; azpiegitura digitalei arreta berezia eskaini, eta, aldi berean, oraindik ere aurrean dauden erronka ugariak zehazten dituzte. Ondorioek, halaber, mezuen multzo oso bat helarazi nahi dute berrikuntza sustatzeari, segurtasuna eta erresistentzia bermatzeari, lehia leiala sustatzeari eta azpiegitura digitaletako inbertsioak bultzatzeari buruz, EBren lehiakortasunaren eta eraldaketa digitalaren helburuetan aurrera egiteko.

Ondorioen testuak gai garrantzitsuak jorratzen ditu, hala nola hodeia eta telekomunikazioak ekosistema digitalean bat etortzeko aukera –inpaktuaren ebaluazioaren garrantzia azpimarratzen da– edota merkatua sendotzea, eta kasuko merkatuan lehia eraginkorra izateko beharra nabarmentzen da.

Erregelamenduari buruzko gaiak ere ondorioen multzoan jorratzen dira. Testuan azpimarratu egiten da sarbide merkatu jakin batzuetan ex ante kontrola egiteko aukerari eustea, baita estatu kideen berezitasunak, lehia eta kontsumitzaileen ongizatea kontuan hartzea ere, kobretik zuntzerako migrazioaren testuinguruan.

Informazio gehiago