Batzordea plastikoei buruzko Munduko Tratatuari (INC-5) buruzko azken negoziazioetan parte hartzen ari da Busanen (Hego Korea), abenduaren 1era arte, plastikoek eragindako kutsadurari aurre egiteko mundu mailako tresna bati buruzko erabaki bat erdiesteko.

G20ko bazkideekin batera, EBk bere konpromisoari eusten dio: negoziazioak bukatuko ditu eta alderdi batzuekin engaiatuko da, urtearen bukaeran tratatua bukatzeko.

EBren iritziz, tratatu berriak plastikoek eragindako kutsadurak ingurumenean eta giza osasunean dituen ondorio kaltegarriak jorratu behar ditu. «Plastikoei buruzko mundu-ikuspegiak 2022tik aurrera» izeneko txostenean, ELGAk ohartarazi du bikoiztu eginen direla ingurumenerako plastiko-ihesak, urtean 44 milioi tonaraino (Mt), eta horrek areagotu eginen dituela ingurumenaren eta osasunaren gaineko ondorioak.

Era berean, aurreikusten da bikoiztu baino gehiago eginen direla plastikoen ekoizpenetik eta erabileratik eratorritako berotegi-efektuko gasen emisioak, 4,3 CO2e gigatonaraino (Gt). Horri heltzeko, txorrota itxi behar da.

 

EBk betekizunak proposatzen ditu herrialdeek polimero plastiko primarioen ekoizpen-maila altu eta jasanezinei hel diezaieten, eta, haiekin batera, plastikoaren industriaren zirkulartasuna hobetzeko betebeharrak.

EBk dei irmoa egiten die munduko liderrei egitura baten inguruan bat egin dezaten plastikoaren ekoizpenari modu integralean helduko dion tresna berrian. Honako hauek jaso behar ditu: plastikoetatik substantzia kimiko kezkagarriak ezabatzeari buruzko arauak, debekuak eta produktu problematikoen pixkanako ezabaketa, hala nola erabilera bakarreko plastikozko produktu jakin batzuena.

Informazio gehiago