“HKJ 5 ibilbide” planak 5.830.000 euroko aurrekontua dauka, guztira, eta horren barnean sartu da gabeziak dituzten 9 tokitan azpiegiturak hobetzeko proiektua

Rebeca Esnaola Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariak eta Ana Rivas Turismoko zuzendari nagusiak azaldu dute zein aurrerapen izan diren “HKJ 5 ibilbide” planeko jarduketetan; planak Next Generation Europako funtsen 5.830.000 euroko finantzaketa dauka. Biek zehatz deskribatu dute Donejakue bidearen egungo egoera, eta adierazi dute, 2023ko datuekin alderatuta, bisitarien kopurua handitu dela. Izan ere, toki batzuetan, hala nola Orreagako kolegiatan, arreta eman zaien pertsonen kopurua % 47 handitu da.

Kontseilariak adierazi du Donejakue bidea garrantzitsua dela gure erkidegoarentzat eta Gobernuarentzat. “Guk ditugun kultura ondasun estimatuenetako bat bada eta gure departamentuan zeharkako lana egiten dugu horren gainean Kultura eta Turismo zuzendaritza nagusien bidez, bai eta Gobernuko beste arlo batzuekin, enpresekin eta elkarteekin ere”.

Informazio gehiago