Kontseiluak konpentsazio zerbitzuei buruzko arau berri batzuk ezarri ditu, Europako merkatuko azpiegiturari buruzko Erregelamendua eta Zuzentaraua berritzen dituztenak. Arau berrien xedea da EBko konpentsazioaren erakargarritasuna eta erresilientzia handitzea, EBko autonomia estrategiko irekia laguntzea eta bere finantzaketa egonkortasuna zaintzea.

Europako merkatuko azpiegiturari buruzko Erregelamenduak arauak ezartzen ditu honako honen gainean: burtsaz kanpoko deribatuak, kontrapartida zentraleko erakundeak (KZE) eta eragiketen erregistroak.

Arau berriek EBko konpentsazio zerbitzuak hobetu dituzte, honela: izapideak arrazionalizatu eta laburtu dituzte, arauen arteko koherentzia hobetu eta kontrapartida zentraleko erakundeen berrikuspena indartu. Bereziki, arau berriek lagunduko dute EBtik kanpoko herrialdeetako KZE sistemikoekiko gehiegizko mendekotasuna murrizten. Horretarako, merkatuan parte hartzen duten entitate guztiak behartuko dituzte EBKo KZEetan kontu aktiboak edukitzera eta deribatu sistemikoen kontratu jakin batzuen zati adierazgarri bat merkatu bakarraren barnean konpentsatzera.

Informazio gehiago