María Chivite Navascués Nafarroako lehendakariak “deskarbonizazioaren eta jasangarritasunaren aldeko konpromisoa” azpimarratu du Bruselan, eta “jarduera ausartak” eskatu ditu Europako automobilgintza-industria lehiakorra izan dadin.
Hala adierazi du lehendakariak gaur goizean Europako Automobilgintzako Eskualdeen Aliantzak (ARA) eta Europako Eskualdeetako Komitearen Automobilgintzako Taldearteak (CORAI) eginiko bileran; izan ere, Nafarroako Foru Komunitatea aliantza horren buru da gaur egun, eta lehendakaritzaren lekukoa Lombardiako eskualdeari emanen dio heldu den astean.
Aliantzaren lehendakaritza izan duen bitartean, 2024an, Nafarroako Foru Komunitateak industria-trantsizioa eskualde arteko ekitatetik egiteko ibilbide batzuk eskatu dizkio Europako Batzordeari, eskualde guztietako prozesuak barne hartuko dituen kohesio-politika bati lotuak. Horrez gain, Nafarroak artaz begiratu du lurralde-adierazleak aplika daitezen eta energiaren kostua murrizteko neurriak abiaraz daitezen, baita lankidetza publiko-pribatua bultza dadin eta egiturazko funtsak abiaraz daitezen ere, automobil ekologiko eta digitalaren aldeko trantsizioari ekiteko.