EBko barne-merkatuak lan-arrazoiengatik desplazatutako 5 milioi pertsona ditu, zeinak aldi baterako bidaltzen batira EBko beste herrialde batean lan egitera. Gaur egun, enpresek mota askotako dokumentu ugari bete behar izaten dituzte EBko herrialde bakoitzean, esku-lan hori desplazatzeko garaian. Batzordeak zama administratibo hori murriztea proposatu du; hala, langileak atzerrira bidaltzen dituzten enpresek erabil dezaketen aitorpen digitaleko atari bakar bat ezarri du.

Aitorpen digitaleko atari bakarraren bidez, ekintza hauek egiten ahalko dira:

  • Desplazamenduak berekin dakarren zama administratiboa murriztu: atariak enpresei aukera emanen die formulario bakar bat erabiltzeko, 27 formulario nazional erabili gabe; formulario bakar hori EBko hizkuntza ofizial guztietan dago eskuragarri. Batez beste, % 73 murriztuko da aitorpenetan erabilitako denbora.
  • EBko herrialdeen arteko lankidetza hobetu: desplazamenduari buruzko arauen betetze-maila kontrolatzeko dagoeneko erabiltzen den sistemaren arte osatuko du atari berriak.
  • Langileen babesa bermatu: prozesua sinplifikatuta, ez-betetzeen kasuak murriztuko dira eta argitalpenen gardentasuna areagotuko da. EBko herrialdeen ikuskatzeak erraztuko ditu atariak, eta, hala, langile desplazatuen eskubideen babesa zainduko da.

EBko herrialdeek borondatez erabiltzen ahalko dute ataria. Parte hartzen duten EBko herrialdeei nabarmen murriztuko zaizkie desplazamenduaren ondoriozko administrazio-kostuak. Enpresek txostenak aurkezteko duten karga % 25 murrizteko EBk duen helburuari lagunduko dio ekimenak; EBren epe luzerako lehiakortasunari buruzko komunikazioan azaltzen da helburu horren berri.

Informazio gehiago