Duela gutxi egindako deialdiaren ondotik, Batzordeak ezagutzera eman du gaur Txipen inguruko Gaitasunak garatzeko 27 Zentro hautatu dituela 24 estatu kidetan eta Norvegian, erdieroaleen sektoreko gaitasunak garatzeko eta ezagutza teknikoak hobetzeko xedez, material ezinbestekoak baitira telefono adimendunak, ordenagailuak, ibilgailuak edota hozkailuak fabrikatzeko, hau da, azken batean, edozein gailu elektroniko egiteko.
Gaitasunak garatzeko Zentroen lehenengo olatuak EBren funtsen eta ekarpen nazionalen baterako finantzaketa izan du, 170 milioi euro baino gehiagoko inbertsioa. 2025eko hasieran bigarren deialdi bat eginen da 27 estatu kideei, Islandiari eta Norvegiari aukera emateko. Proposamen bakoitzak banakako kontratu negoziazioak izanen ditu orain.
Zentro horiek funtsezko rola izanen dute erdieroaleen berrikuntzako Europako ekosistema sendotzeko. Enpresei baliabide oinarrizkoak emanen dizkiete –batez ere ETEei eta enpresa sortu berriei– erdieroaleen soluzioak garatzeko, horien artean laguntza, prestakuntza eta Txipen Legearen babesean sortutako azpiegituren instalazio handietara sartzeko aukera, hala nola linea pilotuak eta diseinu plataformak ikusteko.
Eskualdeko eta nazioetako indarguneak erakutsiko eta indartuko ditu zentro bakoitzak, eta arlo teknologiko funtsezko batean edo gehiagotan espezializatuko dira. Hautapeneko planteamendu horrek epe luzerako inbertsioa bermatzen du mugatutako ezagutzetan, eta berrikuntzako eta hazkundeko foku sostengatua ziurtatzen du.
Ahalegin horretarako osagarri gisa, Gaitasunak garatzeko Zentroak lotuko dituen Europako sare bat sortuko da. Sare hori baliabide zentroa izanen da, eta zentroei aukera emanen die laguntza hobea emateko erdieroaleen Europako industriari, eta aldi berean eskualdeko ekosistema bakoitzaren premia espezifikoei heltzeko.
2025eko hasieran bigarren deialdi bat eginen da estaldura areagotzeko, eta 27 estatu kideei, Islandiari eta Norvegiari luzatuko zaie haien Gaitasunak garatzeko Zentro propioak ezartzeko aukera..